340/2019 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez ezarri zen Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 340/2019 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez ezarri zen Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea. ZIOEN AZALPENA

Gizarteratze eta laneratze enpresak tipologia berezi bat dira izaera sozialeko enpresen barrenean, eta helburu dute gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan dauden pertsonak gizartean eta lanean txertatzea, gero enpresa arruntetan edo autoenpleguko proiektuetan sar daitezen.

Legezko esparru komunari egokitu beharrez, 130/1999 Foru Dekretua indarrik gabe utzi zen, eta urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretua onetsi zen gero. Haren bidez ezarri zen Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea.

Hiru urte geroago, Nafarroako gizarteratze eta laneratze zentroak gizarteratze eta laneratze enpresa bilakatu dira, eta baliabide hobeezina dira lanean hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan-merkatuan sar daitezen lortzeko.

Orain, asmoa da gizarteratze eta laneratze enpresen zeregina are gehiago finkatzea, Nafarroan enpresa berriak sortzea erraztea eta enpresa horietan lanean ari diren eta gizarteratze prozesu batean dauden pertsonei laguntza tekniko nahikoa ematea.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren arabera eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abenduaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretua aldatzea. Haren bidez, Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea ezarri zen.

Urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretua, Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea ezartzen duena, honela geldituko da:

Lehenbizikoa.–3. artikulua aldatzen da, eta testua honela geldituko da:

“3. artikulua. Gizarteratze eta laneratze enpresek bete beharreko beharkizunak.

Gizarteratze eta laneratze enpresek, 2. artikuluan xedatutakoa betetzeaz gain, beharkizun hauek beharko dituzte bete:

  1. Hurrengo artikuluan aipatzen diren entitate sustatzaileetako batek edo gehiagok bultzatuak izan. Parte-hartze hori, gutxienez ere, kapital sozialaren %51koa izanen da merkataritza-sozietateak badira, edo indarra duen legeriak parte-hartze horretarako gehieneko muga gisa ezartzen duenarena, sozietate kooperatiboak edo lan-sozietateak badira.

  2. Haien forma juridikoari dagokion erregistroan eta foru dekretu honen bidez sortzen den Gizarteratze eta Laneratze Enpresen Erregistroan inskribatuta egotea.

  3. Behin-behineko kalifikazioa lortzen dutenetik, gutxienez langileen %30 izatea gizarteratze eta laneratze prozesuan urtean, jardueraren lehen hiru urteetan, eta plantilla osoaren %50, gutxienez ere, laugarren urtetik aurrera; haien kopurua ez da inoiz bi baino txikiagoa izanen.

  4. Haien helburu sozial ez diren jarduerak ez egitea.

  5. Ekitaldi bakoitzean prest dauden edo lortu diren emaitza edo soberakinen %80, gutxienez ere, aplikatzea produkzio eta gizarteratze eta laneratze egiturak hobetzeko edo handitzeko. Enpresaren urteko kontuak edo kontabilitate liburu ofizialak aztertuta egiaztatuko da beharkizun hori betetzen ote den.

  6. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, urtero, gizarteratze eta laneratze enpresaren jarduerari buruzko memoria aurkeztea, gutxienez honako hauek jasoko dituena: egindako jarduerak, plantillaren osaera, egoera-balantzea eta ustiapen-kontua, gizarteratzen eta laneratzen betetako zereginei buruzko informazioa eta zer txertatze maila izan den lan-merkatu arruntean, eta hurrengo urterako aurreikuspenak eta aurrekontua. Halaber, alta hartu duten langileak txertatzeko kontratuekin zerikusia duten akordioak zenbateraino gauzatu diren azaltzen duen txosten bat.

  7. Gizarteratze eta laneratze prozesuen parte, gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan direnei prozesu integratu eta pertsonalizatuak eskaintzea; hau da, ordaindutako lan jardueraren bat, lanbide prestakuntza egokia eta esku-hartzea edo lagun egitea, gero lanean txerta daitezen merkatu arruntean. Beharkizun hau betetzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak izan beharko dituzte. Ondorio horietarako, haietako bakoitzarekin gizarteratze eta laneratze akordio bat sinatuko da, foru dekretu honen 18. artikuluan adierazitako moduan, eta horren kopia aurkeztuko da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

  8. Haien kalifikazioan eragina duten estatutu aldaketen berri ematea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, kasuan kasuko erregistroan inskribatu ondoan. Hilabete izanen dute horretarako, aldaketak egiten direnetik hasita”.

    Bigarrena.–5. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

    “5. artikulua. Langileek bete beharreko beharkizunak.

    1. 3. artikuluan ezarritako portzentajea betetzearen ondorioetarako, gizarteratze eta laneratze enpresetako langileek estatuko araudian ezarritako kolektiboren batekoak beharko dute izan, eta enpresan alta hartzen duten egunean gizarte-bazterketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR