34/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 308 eredua onesten duena: “Balio erantsiaren gaineko zerga, itzulketa eskaera: baliokidetasun errekargua; garraiobide berriak Europar Batasunaren barnean entregatzen dituzten noizean behingo subjektu pasiboak; bidaiari-garraioaren jarduera edo salgaien garraioa errepidetik egiten duten subjektu pasiboak; eta BEZari buruzko Foru Legearen 18.4 artikulua.”

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 34/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 308 eredua onesten duena: “Balio erantsiaren gaineko zerga, itzulketa eskaera: baliokidetasun errekargua; garraiobide berriak Europar Batasunaren barnean entregatzen dituzten noizean behingo subjektu pasiboak; bidaiari-garraioaren jarduera edo salgaien garraioa errepidetik egiten duten subjektu pasiboak; eta BEZari buruzko Foru Legearen 18.4 artikulua.” Azaroaren 9ko 278/2001 Foru Aginduaren bidez, 308 eredua onetsi zen, “Balio erantsiaren gaineko zerga. Errekargu berezia. Baliokidetasun-errekargua. Itzulketa eskaera” izenekoa, baita 318 eredua ere, “Balio erantsiaren gaineko zerga. Noizean behingo subjektu pasiboak (garraiobide berriak Europar Batasunaren barnean entregatzea). Itzulketa eskaera” izenekoa. Haien bidez, baliokidetasun-errekarguaren araubide bereziari heldu dioten subjektu pasiboek, baldin eta bidaiarien araubidean esportatzaileei eginiko itzulketak egin badituzte (19/1992 Foru Legearen 63. artikuluak aipatzen ditu), eta garraiobide berrien entregak egiten dituzten noizean behingo subjektu pasiboek eskatzen zuten, hurrenez hurren, itzuli diren kuoten zenbatekoa ordain zekien eta garraiobidea eskuratzeko jasandako edo ordaindutako kuotak itzul zekizkien.

Ondoren, apirilaren 15eko 113/2003 Foru Aginduak bi ereduak elektronikoki aurkezteko aukera eman zuen.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 19ko 24/2021 Foru Aginduaren bidez, zeinak 2021. urterako garatzen baitu balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua, arautu zen ezen, subjektu pasiboak bidaiarien edo salgaien errepide-garraioan aritzen direnean eta BEZaren araubide erraztuan tributatzen dutenean, eska dezaketela garraio elementuak eskuratzeagatik kenkaria izan dezaketen kuotak itzul daitezela.

Horregatik guztiagatik, bidezkotzat jo da 308 eredu berri bat onestea, aurreko paragrafoetan aipaturiko itzulketak eskatzeko. Orobat, subjektu pasibo hauek ere aurkeztu behar dute 308 eredu berria: ente publikoaren edo izaera sozialeko establezimendu pribatuaren izaera dutenak, ondasunak eskuratzean osorik kentzerik ez diren kuota jasanak itzultzea eskatzeko; ondasun horiek geroago emanen zaizkie Foru Komunitatearen lurraldetik kanpo esportatzen dituzten erakunde onartuei, erakunde hauek egindako jarduera humanitarioen, karitatezkoen edo hezkuntzakoen esparruan, aldez aurretik salbuespen eskubidea onartua badute eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 18.4. artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoa betetzen badute.

Bide elektronikoa erabiliz baino ezin da eredua aurkeztu, web inprimakiaren bidez. Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian eskura daiteke inprimakia.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR