331E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroko osasun datu anonimizatuak eskuratzeko prozedura ezartzen duena, ikerketa sanitarioko azterlanak egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

190. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 331E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroko osasun datu anonimizatuak eskuratzeko prozedura ezartzen duena, ikerketa sanitarioko azterlanak egiteko. Osasuneko kontseilariak abuztuaren 22an emandako 87/2014 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Ikerketa Sustatzeko Programa onetsi, eta haren arduren egitura funtzionala ezarri zen.

Ikerketa Sustatzeko Programan aurreikusitako jarduera ildoetako bat informazio sistemak hobetzea da, profesional sanitarioei ikerketa lanak egitea errazteko.

Horregatik, egokitzat jotzen da modu anonimizatuan eskuragarri dagoen informazio sanitarioa Nafarroako sistema publikoko profesional sanitarioen eskura jartzea, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean dauden unibertsitateen, ikerketa zentroen eta osasun zentro pribatuen esku ere.

Osasun zentro eta establezimenduetan Datuen Oinarrizko Multzo Gutxienekoa arautu eta Nafarroako Foru Komunitatean Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroa sortzen duen urtarrilaren 13ko 11/2003 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak kudeatzen du erregistro hori.

Aipatu Foru Dekretuak 9. artikuluan, Nafarroako Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroko datuen lagapenari buruzkoan, honako hau ezartzen du:

1. Datu basea, pertsonen edo zentroaren aldagairik gabe, publikoa izanen da eta ikertzaileen eskura egonen da.

2. Beharrezkoak diren kalitate kontrolak eginda, Nafarroan urtero sortzen den datu basea Osasun eta Kontsumo Ministerioko datu baseari erantsiko zaio.

3. Datu pertsonalak erabili behar izanez gero fitxategi horren inguruko ikerketaren baterako, datu bereizi edo eraldatuekin eginen da, eta bereizita joaterik ez badute, herritarraren baimena eskuratu beharko da erabili ahal izateko.

4. Fitxategiaren ardura duen administrazio organoko titularrak behar diren neurriak hartuko ditu ziurtatu ahal izateko datu pertsonal automatizatuak bildu zirenean ezarritako xederako erabiliko direla, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan onartutako berme, betebehar eta eskubideak beteko direla.

Aipatu Foru Dekretuak 10. artikuluan Jarraipen Batzorde bat sortzea ezartzen da. Batzorde horren eginkizunen artean dago “Protokoloari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR