331/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroa eremurako 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, 2019ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza 331/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroa eremurako 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, 2019ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. 2019ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan xedatzen denez, langile berriak administrazio publikoetan sartzea lege horretan bertan ezartzen diren muga eta baldintzekin eginen da. Ildo horretan, artikulu horren Bat.2 eta 5 apartatuetan ezartzen da berritze-tasa izanen dela gertatzen diren bajen %100ekoa gehienez, eta erkidegoko polizia kidegoetarako, %115ekoa. Horrez gainera, %8ko tasa bat gehitzen ahal da langile gehiagoren beharra duten eremu edo sektoreetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Administrazio Erroaren eremuko plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2019rako lan publikoaren eskaintza partzial hau, guztira, 169 lanpostukoa dela Administrazio Erroaren eremurako. Lan eskaintza hau 2018ko ordezte-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluaren 2. eta 5. apartatuetan ezartzen den bezala.

Ehuneko 8ko tasa gehigarria Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileentzat eta Hezkuntza Departamentuko irakasleentzat bideratu da.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu dio 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala onets dezan, ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza horretan 169 lanpostu sartu dira guztira Administrazio Erroaren eremurako.

169 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 12 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, lan eskaintza partzial honetan 7 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 27an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Lan publikoaren eskaintza partzial bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan 2019. urterako. Lan eskaintzak Administrazio Erroaren eremurako 169 lanpostu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR