33/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 33/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez ezartzen da zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten honako laguntza hauek jasotzen dituzten onuradunek: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak, edo zuzeneko ordainketak.

Berriki, abenduaren 28ko 1156/2021 Errege Dekretuak (2021eko 312. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan) aldaketak egin ditu abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuan, mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko programa jakin batzuen araberako ordainketak, landa-garapeneko urteko prima jakin batzuk edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzen arauak arautzen dituen horretan. Zehazki, abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako BCAM 4 eta BCAM 5 arau batzuen aplikazioari dagozkion zenbait aldaketa egiten ditu; hortaz, horiek eguneratu eta foru araudian sartu behar dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren I. eranskina, “Baldintzazkotasun beharkizunak: baldintzazkotasun beharkizunen eta arauen zerrenda” izenekoa. Foru agindu horren bidez, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak edo zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezarri ziren.

1. Martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren I...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR