33/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 6koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Luis Marcelo Los Arcos Pérez jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakian xedatzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Luis Marcelo Los Arcos Pérez jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko Egiaztapenen eta Ebaluazioen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

  2. Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR