33/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, etxebizitza arloko V. kontrol eta ikuskapen plana onesten duena, 2017rako eta 2018rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluak Nafarroari aitortzen dio eskumen esklusiboa etxebizitzaren arloan, baita lurraldearen antolamenduaren arloan eta hirigintzarenean ere. Nafarroako Gobernuari gai horietan dagozkion botere eta eginkizun publikoen gaineko lege multzoan zehazten da eskumen hori. Eginkizun horietako bat ikuskatzea da, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 40.1.c) artikuluak xedatu bezala.

Nafarroako Etxebizitzaren Babes Publikoari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legea onesteak bultzada handia ekarri zion ikuskatze lanari etxebizitza arloan. Arauak bazuen titulu bat, osoa, etxebizitza arloko iruzurra kontrolatu eta aurreikusteari buruzkoa, eta hura garatuz onetsi zen etxebizitza arloko I. kontrol eta ikuskapen plana, 2009an eta 2010ean indarra izan duena.

Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legeak ere, bere aurrekoaren ildoari jarraituz, titulu oso bat du etxebizitza arloko iruzurraren kontrolari eta aurreikuspenari buruz. Arau honetan nabarmendu behar da lehen aldiz arautzen dela etxebizitza arloko ikuskatze lana, baita horren eginkizunak eta hura baliatzearen ondoriozko akten edukia ere eta, 60. artikuluan, Foruzaingoaren laguntza aurreikusten du.

10/2010 Foru Legearen 57. artikuluak etxebizitza arloko biurteko kontrol eta ikuskapen planak prestatzen jarraitu beharrari ekiten dio; izan ere, ikuskatze lanari aplikatutako plangintzaren teknikak hark eskatzen duen objektibotasuna ziurtatzen du, eta indar handiagoa ematen die arauei berezkoak dituen ahalak erabiltzeko orduan.

Etxebizitza arloko biurteko kontrol eta ikuskapen planaren helburuak zehazteko eta zenbateraino betetzen diren ebaluatzeko lankidetza organo gisa, Nafarroako Gobernuak, 2008ko maiatzaren 12ko bilkuran, departamentu arteko Koordinazio Batzordea sortu zuen Nafarroan etxebizitza arloko iruzurra kontrolatzeko.

Hauek dira onetsi eta abian jarritako plangintzako tresnak: Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urriaren 22ko 330/2008 Foru Aginduaren bidez onetsitako I. kontrol eta ikuskapen plana (2008ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa), 2009ko eta 2010eko ekitaldietan indarra izan zuena; Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 7/2011 Foru Aginduaren bidez onetsitako II. kontrol eta ikuskapen plana (2011ko martxoaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), 2011ko eta 2012ko ekitaldietan indarra izan zuena; Sustapeneko kontseilariaren abenduaren 24ko 115/2012 Foru Aginduaren bidez onetsitako III. kontrol eta ikuskapen plana (2013ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 22koa), 2013ko eta 2014ko ekitaldietarako; eta Sustapeneko kontseilariaren abenduaren 29ko 97/2014 Foru Aginduaren bidez onetsitako etxebizitza arloko IV. kontrol eta ikuskapen plana (2015eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 5ekoa), 2015eko eta 2016ko ekitaldietarako.

  1. kontrol eta ikuskapen planaren indarraldia amaiturik, 2010 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, Eskubide Sozialetako kontseilariaren urriaren 6ko 460/2016 Foru Aginduaren bidez sortu da etxebizitza arloko V. kontrol eta ikuskapen planaz 2017an eta 2018an arduratuko den departamentuarteko taldea; etxebizitza arloko iruzurra kontrolatzeko departamentuarteko koordinazio batzordeak proposatuta onesten diren helburuei jarraituz prestatu beharko da plan hori.

    Plan berri honek azken 8 urtean metatutako esperientzia aprobetxatzen du, urte horietako planen egitura eta planteamendu orokorra jasota, egungo egoeran baliotsuak eta bateragarriak direnez, eta lortutako emaitzak erabiltzen ditu, alde batetik, lan ildoei jarraitzeko, eta bestetik, kontrol eta ikuskapenerako beste ildo batzuk urratzeko.

    Hortaz, aurreko planekin jarraitzeko, haien egitura mantendu da, eta jarduketa bideak lau ardatz estrategikotan banatu dira:

    1. ardatza.–Etxebizitza libreak, babestuak, eta zaharberritze babestukoak sustatu eta eraikitzea.

      Arlo honetako helburua argia da: ziurtatzea eraikinek eta etxebizitzek bizigarritasun eta irisgarritasun baldintzei buruzko Nafarroako araudia eta eraikuntzari buruzko Estatuko oinarrizko araudia (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) betetzen dituztela. Etxebizitza libreetarako ezarritako helburuei sustapena gauzatzea galaraz dezakeen edozein oztopo kendu nahi duen kontrola gehitu behar zaie etxebizitza babestuen kasuan. Horregatik, honako hauei buruzko dokumentazio administratiboa gainbegiratzen da: sustatzailea, orubearen egoera, hirigintza araudia betetzea eta etxebizitza babestuaren baldintza berariazkoak.

    2. ardatza.–Etxebizitza babestuko esleipenak, bai jabetzaren araubidekoak, bai alokairukoak.

      Helburua da etxebizitza babestuaren esleipen-hartzaileak hura eskuratzeko baldintza orokorrak betetzen dituela segurtatzea, behar adinako kontrol administratibo egokien bidez.

      Orobat, atal honetan etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuan alta hartutako inskripzioen kontrola planifikatu gogo da; izan ere, erregistro horretako datuen arazketak etxebizitza babestuen esleipena arintzen du.

    3. ardatza.–Etxebizitza babestuen transmisio eta lagapenak, kostu bidezkoak zein dohainekoak.

      Legezko baldintzak betetzen dituztenek etxebizitza babestua erabiltzea izanik helburu nagusia, kontrola ezin da lehen esleipenetara bakarrik murriztu, eta bigarren transmisio eta lagapenetan ere kontrolatu behar da; horregatik ezarri da hirugarren ardatz estrategiko hau, non jarduketa horiek direla bide, Administrazioak egiaztatzen baitu ez bakarrik hartzaileak baldintzak betetzen dituela, baita jabaria eskuz aldatzeko negozio juridikoaren prezioa eta gainerako ezaugarriak legezkoak direla ere.

    4. ardatza–Etxebizitza babestuen erabilera eta destinoa.

      Helburua da etxebizitza babestuak haien jabe edo errentarien ohiko bizileku iraunkorrak direla zaintzea; beraz, ikuskapen eta zaintzako jarduketa da, bete-betean.

      Ardatz estrategiko bakoitzaren barrenean, jarduketa lerroak deskribatu dira bilatzen diren helburuekin lerrokatuta, eta ondoren, alde batetik, jarduketa administratiboaren aldez aurreko kontrola zehaztu da, batez ere egiaztapenean oinarritutako prebentzio lana egitea helburu, eta, bestetik, kontrol, zainketa eta ikuskapen neurriak zehaztu; horretarako, Nafarroako Gobernuko beste departamentuen laguntza eta koordinazioa behar da.

      Jarduketa lerroen artean, aurreko planetan ezarrita daudenekin jarraituko da, eta beste batzuk erantsiko dira, eta helburu nagusia da eremu hauetara iristea:

      –Kontrolatzea etxebizitza babestuak nola ematen zaizkien errentan toki entitateei eta irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, esleiturik dituzten helburu sozialetarako etxebizitza behar dituztenei. Horretarako, aldez aurretik departamentuak baimendu beharko ditu errentamendu horiek, kontuan izanik, orobat, ezen sustapen bakoitzean irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei errentan eman beharreko gehieneko etxebizitza kopurua izanen dela etxebizitza guztien %6.

      –Egiaztatzea errentatzaileak ongi betetzen dituela errentariarekin dituen betebeharrak, errenta araubidean sailkatutako etxebizitza babestuen kasuan, batez ere esleiturik dituen informazio betebeharrak. Horretarako, etxebizitzaren arloan eskumena duen departamentuari bidali beharko dio eraikineko elementu komunak kudeatzen ondoriozko urteko kontuen kopia bat; informazio hori urtero argitaratuko da etxebizitzaren arloko informaziorako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR