326/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutu bihurtzen duena Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, eta haren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 6ko 22/2019 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura. Kultura eta Kirol Departamentuari emandako eskumenen artean daude, besteak beste, kirola sustatzea, bizi kalitatea hobetzeko funtsezkoa delako, eta kirol azpiegiturak arautzea eta hobetzea.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu horrek Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari ematen dizkio gazteriaren arloko eskumenak.

Gizartearen funtsezko atal bat da kirola, bizikidetzarako eta gizartearen eta gizabanakoen ongizaterako giltzarri baita, eta herritarren osasunaren eta hezkuntzaren oinarrizko osagai. Hori dela eta, administrazio publikoek kirolerako politikak beren gain hartu behar dituzte, herritarrei eman behar dieten beste zerbitzu bat delako. Horregatik sortu zen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, eta arlo hori kudeatu du 1991. urtetik.

Gaur egun, bistakoa da kirolari modu globalizatuan ekin behar zaiola, herritar guztiei begiratuta, eta ez, bakar-bakarrik, gutxi gorabehera araututa dauden kirol entitate antolatuetan modu batera edo bestera parte hartzen dutenei. Horrela, bada, kirol federazioen, kluben eta, oro har, kirol lehiaketen inguruan antolatzen den jarduera fisikoaz gain kontuan hartu dira, era berean, guztientzako kirola, ariketa fisikoa osasun iturri gisa ulertua, eskola inguruan egiten den kirola, udal kirola eta nork bere kasa egiten duena. Bide horretan, gainera, kirolaren balioak sustatu dira, eta emakumezkoen kirola bultzatu da, baita eskola adinean egiten dena ere, diziplina anitzeko jarduera baita, hezitzailea, integratzailea eta espezializatu gabea.

Horrez gain, badira gainditzeko zenbait erronka kirol instalazioen arloan, Nafarroako kirol azpiegituren sarea sustatu, bultzatu eta hobetu behar baita, mailaka.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Kirolaren Institutu bihurtu beharra dago orain arte Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutu izandakoa, kirol arloaz soilik arduratuko den erakundea izan dadin.

Orobat, erakunde autonomo berriaren estatutuak onetsi behar dira. Nafarroako Gobernuari dagokio hori egitea, halaxe xedatu baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 48. artikuluan.

Abuztuaren 14ko 97/2019 Foru Dekretuaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura onetsi da, eta urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 15ean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldaketa egitea eta estatutuak onestea.

Lehen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua zena Nafarroako Kirolaren Institutua da orain, eta hark kirol arloan zituen eskumenak bere egiten ditu. Horrez gain, aipatu erakunde autonomo horren estatutuak onesten dira, eta foru dekretu honi atxiki zaizkio, eranskin gisa.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Lege erreferentziak.

Indarreko araudian egiten diren aipamen organiko eta funtzionalak, eragiten dietenak foru dekretu honetan esleitutako eginkizunei, ulertuko da egiten zaizkiela foru dekretu honetan bertan araututako organo eta unitateei.

Bigarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

  1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearena, aurrerantzean Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izanen dena.

  2. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirolaren zuzendariordearena, aurrerantzean Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren zuzendariorde izanen dena.

  3. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren zuzendariordearena, aurrerantzean Nafarroako Kirolaren Institutuko Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren zuzendariorde izanen dena.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Atalburutza berria betetzeko baldintzak.

    Baldintza hauek bete behar dira foru dekretu honen bitartez sortzen den atalburutzan jarduteko:

    –Araubide Juridikoaren Atala.

    Maila: A.

    Lanpostua: administrazio publikoko teknikari lanpostu baterako izendatu izana (arlo juridikokoa).

    Laugarren xedapen gehigarria.–Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura onesten duen abuztuaren 14ko 97/2019 Foru Dekretuaren artikulu bakarra aldatzea.

    Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 97/2019 Foru Dekretuaren artikulu bakarra aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

    “Artikulu bakarra.–Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura.

    1. Kultura eta Kirol Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu oinarrizko egituran:

  4. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

  5. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    1. Nafarroako Kirolaren Institutua izeneko erakunde autonomoa Kultura eta Kirol Departamentuari atxikita egonen da”.

      Bosgarren xedapen gehigarria.–Aldaketa, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren 3. artikuluan.

      Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuaren 3. artikulua aldatzen da. Horrela idatzita geldituko da:

      “3. artikulua. Kultura eta Kirol Departamentuaren antolaketa orokorra.

    2. Kultura eta Kirol Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu egituran:

  6. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

  7. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    1. Orobat, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoa Kultura eta Kirol Departamentuari atxikitzen zaio”.

      Xedapen iragankor bakarra.–Administrazio unitateen iraupena.

      Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.

      Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

      Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, zehazki, abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitziren Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak.

      Azken xedapenetako lehena.–Erregelamendua garatzeko ahalmena.

      Kultura eta Kirol Departamentuaren titularrari baimena ematen zaio behar diren xedapenak eman ditzan foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko.

      Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

      Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

      Iruñean, 2019ko azaroaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

      NAFARROAKO KIROLAREN INSTITUTUAREN ESTATUTUAK

      1. TITULUA

      Izaera eta eskumenak

    2. artikulua. Izaera.

      Nafarroako Kirolaren Institutua administrazio izaerako erakunde autonomoa da, berezko nortasun juridikoa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, bere xedeak bete ahal izateko.

    3. artikulua. Atxikipena eta babesa.

      Nafarroako Kirolaren Institutua, bere helburuak betetzeko, Kultura eta Kirol Departamentuak plangintza eta politika orokorrari buruz ematen dituen jarraibideen menpean dago. Departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatu eta babesteko ahalmenak, estatutuetan, foru legerian eta administrazioaren antolamendu juridikoan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

    4. artikulua. Eskumenak.

    5. Nafarroako Kirolaren Institutuari eskumen hauek dagozkio:

  8. Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legeak Foru Komunitateko Kirol Administrazioari eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari esleitzen dizkienak.

  9. Berariazko legediak ondarearen, kontratuen, aurrekontuen, kontabilitatearen, finantza kontrolaren eta langileriaren arloetan erakunde autonomoei esleitzen dizkienak.

    1. Eskumen horiek garatzeko, Nafarroako Kirolaren Institutuak eginkizun hauek izanen ditu:

  10. Bultzatzea eta kudeatzea kirolaren arloko zerbitzu eta programa berariazkoak, eta horien jarraipena egitea.

  11. Atxikirik dituen zentro eta instalazioak kudeatzea, baita horietan egiten diren mantentze eta berritze lanak, inbertsioak eta ekipamenduak ere.

  12. Laguntza eta dirulaguntzetarako programak zuzentzea eta kudeatzea.

  13. Aholkuak eta informazioa ematea bere eskumenekoak diren arloen gainean, bat etorriz estatutu hauetan xedatutakoarekin.

  14. Nafarroako Kirolaren Institutuaren helburuak lortzen laguntzen duten jarduera guztiak egitea.

  15. Esleitzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun, indarra duen antolamendu juridikoarekin bat.

    1. TITULUA

      Egitura organikoa

    2. KAPITULUA

      Zuzendaritza organoak

      1. artikulua. Zuzendaritza organoak.

        Honako hauek dira Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendaritza organoak:

      2. Gobernu Kontseilua.

      3. Kudeaketako Zuzendaritza.

      4. Kirolaren Zuzendariordetza.

      5. Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetza.

    3. KAPITULUA

      Gobernu Kontseilua

      1. artikulua. Osaera.

      2. Nafarroako Kirolaren Institutuaren Gobernu Kontseiluak kide hauek ditu:

  16. Kontseiluburua: Kultura eta Kirol Departamentuaren titularra.

  17. Kontseiluburuordea: Nafarroako Kirolaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzaren titularra.

  18. Kontseiluko kideak:

    1. Kirolaren Zuzendariordetzaren titularra.

    2. Azpiegituren eta Garapen Estrategikoaren Zuzendariordetzaren titularra.

  19. Idazkaria: administrazio publikoko teknikari bat (adar juridikoa) Nafarroako Kirolaren Institutura atxikitakoa.

    1. Departamentuak Gobernu Kontseiluan dituen kideen zuzendaritza karguren bat hutsik geldituz gero, Kultura eta Kirol Departamentuaren titularrak haien ordezkoak izendatuko ditu aldi baterako, behin betiko izendapenak egin bitartean.

    2. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR