323/2022 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

126. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 323/2022 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren testu bateginaren 37.2 artikuluak, uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. artikuluari buruz ari dela (azaroaren 3ko 1346/1989 Errege Dekretuak eman zion idazketa), zeinak indarra izaten jarraitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera, estatu osorako jaiegunak finkatzen ditu, urtero-urtero lan egutegian sartzen direnak egun baliogabe gisa.

Autonomia erkidegoek tradizioz bere dituzten jaiegunak erabakitzen ahal dituzte, urtean hamalau gehienez, eta horietako bi tokian tokiko jaiegunak izanen dira.

Azaldutakoaren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko 2023. urteko jaiegunak ezartzen dira. Zerrenda honi beste jaiegun bat gehituko zaio, tokian tokikoa, herri bakoitzeko udalak egiten duen proposamenaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2023. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Aurreko zerrenda horretan sartuta dago, aipatutako Errege Dekretuaren 46. artikuluari jarraituz, Nafarroako Foru Komunitate osorako den tokiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR