32/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 4ko 35/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, 581 eredua onetsi zen, hidrokarburuen gaineko zergaren aitorpen-likidazioari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, aldatu egiten du, besteak beste, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 50. artikulua, zeinak hidrokarburuen gaineko zergaren zerga-tasak arautzen baititu, eta indargabetu egiten du 50 ter artikulua, zeinaren bidez hidrokarburuen gaineko zergaren erkidegoetako zerga-tasa arautzen baitzen.

Aldaketa horren ondorioz, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin, Zerga Bereziei buruzko Legearen 50. artikuluan epigrafe bakoitzerako ezarritako tasa berezia eta tasa orokorra batuko dira hidrokarburuen gaineko zergaren karga-tasa eratzeko, eta, tasa orokor bat eta tasa berezi bat zehazten ez diren epigrafeetan, epigrafean ezarritakoa izanen da karga-tasa.

Bestalde, Araubide erkideko zerga bereziak arautzen dituen Legearen 50 ter artikulua indargabetu egin zen, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondoreekin, eta horrek esan nahi du ez direla aplikagarriak hidrokarburuen gaineko zergarako autonomia erkidegoek onetsi zituzten zerga-tasak, halakorik egonez gero.

Hidrokarburuen gaineko zergak aldaketa horien ondorioz duen egitura fiskal berriak (tasa orokor bat eta, epigrafe batzuetan, tasa berezi bat), eta erkidegoetako tasaren desagerpenak behartzen dute zerga horren autolikidaziorako eredua (581 eredua) egokitzera 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren likidazio aldietara, eta 582 eredua kentzera.

Hala ere, 581 eta 582 ereduak, zeinak 2018ko abenduaren 31ra arte egon baitziren indarrean, mantendu egin behar dira, balitekeelako garaiz kanpoko aitorpenak, aitorpen osagarriak edo zuzentzekoak aurkeztea, 2019a baino lehenagoko zergaldiei dagokienez.

Aurrekoarekin bat etorriz, aldatzen da Hidrokarburuen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa egiteko 581 eredua onesteko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak otsailaren 4an emandako 35/2013 Foru Aginduaren 1. artikulua, eta bi eranskin gehitzen zaizkio foru agindu horri. Bata, 581 ereduaren formatu elektronikoa deskribatzeko, 2019aren aurreko zergaldiei dagokienez, eta bestea, eredu horren formatu elektronikoa zehazteko, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazio aldiei dagokienez.

Era berean, xedapen iragankor bakarra gaineratzen zaio foru agindu horri, argitu nahian 582 eredua aurkezteko betebeharrak soilik eraginen diela 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko zergaldiei.

Bestalde, hidrokarburuen gaineko zergan 564 ereduaren bidez likidatzen ziren likidazio aldiak amaitu zirenetik bost urte baino gehiago igarota, bidezkoa da eredu hori kentzea fabrikazioaren gaineko zerga berezietarako onetsitako aitorpen-likidazioa egiteko ereduen zerrendatik, baita banku helbideratzearen bidez ordaintzen ahal diren ereduen zerrendatik ere. Eredu horiek jasota daude arau honen eranskinean: Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua, zeinaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua hein batean garatu baitzen, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez. Horretarako, xedapen indargabetzaile bakarra eta azken xedapenetako lehena gehitzen zaizkio foru agindu honi.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 18.3 artikuluan adierazten denez, fabrikazioaren gaineko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR