319E/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 10ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Diabetesaren Atala sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak, 2. artikuluan, aditzera ematen du erakunde autonomo honen osasun laguntzako egitura dagokion mailako araudiko xedapenen bidez ezarriko dela.

Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasun Departamentuko titularraren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 29ko 111/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzua sortu zen.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzak txosten bat egin du. Bertan Diabetesaren Atala sortzeko eskatu du, honako arrazoi hauetan oinarrituta:

–Gaixotasun honek garrantzi handia du, bai gaixotasuna pairatzen duten pazienteen kopuruarengatik, baita dituen ondorioengatik ere.

–Paziente horiek arreta premia berariazkoak dituzte.

–Jada ezarrita dagoen kronikoen estrategiaren barnean, paziente diabetikoentzako arreta garatzea eta sustatzea beharrezkoa da.

–Nafarroako Ospitaleguneko gainontzeko zerbitzuekin eta Oinarrizko Osasun Laguntzarekin bitartekari eta erreferente den pertsona ikusgai jartzea beharrezkoa da.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Diabetesaren Atala sortzea.

    Diabetesaren Atala sortzen da, eta Endokrinologia eta Nutrizioko Zerbitzuari atxikitzen zaio.

  2. artikulua. Eginkizunak.

    Nafarroako Ospitaleguneko Diabetesaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Ospitaleko Arretaren eta Oinarrizko Osasun Laguntzaren artean koordinazio egokia lortzea, paziente diabetikoari arreta homogeneoa emateko. 2 motako diabetes mellitusa (DM2) duten pazienteen Arretarako Gida eguneratzea Oinarrizko Osasun Laguntzan.

    2. Diabetesari buruzko informazioa emateko sistema azkar eta eraginkor bat sortzea.

    3. Informazio zirkuitu eraginkorrak antolatzea laguntza maila guztien eta pazientearen artean.

    4. DM duten gaixoei egin beharreko arreta prozesuaren kudeaketa ezartzea eta egokitzea, profesional bakoitzaren eskumenak argi zehaztuta gera daitezen eta haien arteko harremanak arinak izan daitezen. Bide klinikoak antolatzea (esate baterako: oin diabetikoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR