31/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinekoz onesten duena “Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 k.p.an” izeneko eraikuntza proiektua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

115. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 18a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 31/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinekoz onesten duena “Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 k.p.an” izeneko eraikuntza proiektua. Eraikuntza proiektu hau aurkeztu da behin-behineko onespena emateko: “Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 k.p.an”.

N-121 saihesbidea 2008an proiektatu zen, Nafarroako Errepideen 2002-2009 II. Plan Zuzentzailean sartuta dago eta honako ezaugarri hauek ditu: 3,50 metroko erreiak dituen galtzada bakarra, 1,50 metroko bazterbideak eta 0,50 metroko bermak alde bakoitzean.

Lanak 2010ean egin ziren.

Gaur egun, inguru horretan 121-B errepideak ez du sarbide zuzenik Elizondo herrira. Horrek eragin du sarbide berri bat aztertzeko beharra, eta hori da eraikuntza proiektu honen xedea.

N-121-Arekiko lotura 50 metroko luzerako falka txikia izanen da, irteteko nahiz sartzeko.

Sartzeko adar berriaren sekzioa horrelakoa da: bi errei, bakoitza 3 metrokoa, 0,5 metroko bazterbideak eta 0,5 metroko bermak.

Proiektuak ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratzea aurreikusten du.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinekoz onestea eraikuntza proiektu hau: “Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 k.p.an” .

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR