302/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Apirilaren 28ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa sortu zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenean diren enplegu arloko zerbitzuak ematea helburu nagusiarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Abuztuaren 14ko 92/2019 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, eta, hala, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua departamentu horri atxiki zitzaion.

Nafarroako Gobernuak funtsezko ardaztzat jotzen du pertsonak helburu duten politikak bultzatzea, ingurumenarentzako hazkunde jasangarria eta kohesio soziala sortzen dituztenak, desberdintasun sozialak eta lurralde guztien artekoak ere murrizten dituztenak, balio erantsi handiko jarduerak ekartzen dituztenak kalitatezko enplegua sortzeko, eta biztanle guztiei aukera berdintasuna eta ongizatea bermatzen dizkietenak. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezinbesteko eta lehentasunezko zeregina du politika horiek garatzeko. Erakundeak bilakaera garrantzitsua izan du azken urteotan, antolaketaren eta kudeaketaren arloetan. Datozen urteotan bultzatuko diren gaiak honako hauek dira: eredu berria finkatzea, ebaluatzea eta lan merkatuaren egungo errealitatera egokitzea, baita enplegurako politika aktiboei buruzko akordio bat egitea ere, komunitateko ekonomia eta gizarte eragileekin adostekoa. Estatutu hauek aipatu helburuak bultzatzen dituzte, enplegurako politika publikoak eta zerbitzuen sare publikoa indartzeaz gain. Horiek betetzeko, funtsezkoa da enpleguaren arloko entitateek parte hartzea eta haiekin koordinatzea, bereziki ekonomia eta gizarte eragileekin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat, eta Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an egin bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onestea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira. Jarraian jasotzen da horien testua.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

  1. Programak Garatzeko Ataleko buruarena; hemendik aurrera, aipatu atala Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Atala izanen da.

  2. Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Iturrondo Zentroaren Ataleko buruarena; hemendik aurrera, aipatu atala Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Prestakuntza Propioaren Atala izanen da.

  3. Enplegu Inklusiboko Programen Ataleko buruarena, hemendik aurrera, aipatu atala Enplegu Programa Integralen Atala izanen da.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Aurrekontu aldaketak.

    Ahalmena ematen zaio ekonomia eta ogasunaren arloko eskumenak dituen departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egin ditzan.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Genero berdintasuna.

    Agiri honetan hizkera inklusiboa erabili da; dena dela, adierazpideen ekonomiagatik gaztelaniaz genero gramatikal maskulinoko izenak erabiltzen direnean (Consejero, Director General eta abar) ulertu behar da postu horiek orokorrean aipatzen direla, emakumezkoek edo gizonezkoek betetzen dituztela ere, erabateko berdintasun baldintzetan ondorio guztietarako.

    XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak eta, zehazki, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen abenduaren 14ko 263/2015 Foru Dekretua.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetako lehena.–Arauak emateko gaikuntza.

    Ahalmena ematen zaio eskubide sozialen arloko eskumena duen departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

    NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

    1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Izaera juridikoa eta atxikipena.

    2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa da eta berezko nortasun juridikoa du, baita kudeatzeko autonomia ere bere xedeak betetzeko.

    3. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikitzen zaio. Horrek izanen du kontrola haren eraginkortasunaren eta eragimenaren gainean, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko beste organo batzuei dagokien kontrola galarazi gabe.

    4. artikulua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskumenen esparrua.

    5. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari arlo hauetan esleitutako eskumenak erabiltzea: gizarte eragileekin adostutako enplegu politikak planifikatzea, gauzatzea eta kontrolatzea, enplegurako prestakuntzaren gainean ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan.

    6. Bereziki, aurreko paragrafoan deskribatu den eskumenen esparrua gauzatzeko, honako eginkizun hauek betetzea dagokio:

  4. Enplegua lagundu eta bultzatuko duten programak prestatzea eta proposatzea.

  5. Foru Komunitatean enplegurako prestakuntza programatzea, kudeatzea eta koordinatzea.

  6. Lanbide kualifikazioa sustatzea enplegurako lanbide prestakuntzako programen bitartez.

  7. Gaitasunak esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bidez egiaztatzeko prozesuak sustatzea.

  8. Lan merkatuaren eskaintzaren eta eskaeraren arteko bitartekari lanetan aktiboki parte hartzea.

  9. Lanbide orientaziorako zerbitzuak indartzea, lan munduan sartu ahal izateko.

  10. Hasierako lanbide heziketako eta enplegurako prestakuntzako programen koordinazioa bultzatzea, baita lanbide orientazioa ere, sistema integratu bat lortzeko.

  11. Enplegurako politika aktiboak planifikatzeko lanetan parte hartzea, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiarekin koordinaturik.

  12. Artikulu honen h) atalean ezarritako koordinazioaren ondoriozko programa, plan eta ekintzak programatzea, prestatzea, onestea eta haien jarraipena egitea.

  13. Enplegurako politika aktiboen programak kudeatzea.

  14. Entitate pribatu eta publikoen ekimena bultzatzea, enplegua bultzatuko duten neurriak hartzeko.

  15. Egoera ahulenean dauden edo baztertuak izateko arriskuan dauden taldeen enplegua sustatzea.

  16. Lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna eta bazterkeria eza errazten dituzten politika aktiboak bultzatzea, enpleguan eta laneratzean tratu berdintasunerako esparru orokor bat ezartzeari buruzko Europako araudia betetzeko.

  17. Zehapen ahalmena erabiltzea, Estatuko Administrazio Orokorrak beretzat gorde ez dituen lan arloko arau-hausteetan.

    1. artikulua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren antolaketa orokorra.

    2. Hauek dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaritza organoak:

  18. Gobernu kontseilua.

  19. Kudeaketa zuzendaritza.

    1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, bere zuzendaritza organoen goi zuzendaritzapean, unitate organiko hauek ditu bere egituran:

  20. Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua.

  21. Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua.

  22. Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua.

  23. Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzua.

    1. Honako lan batzorde sektorial iraunkor hauek eratuko dira:

  24. Enplegu politiken jarraipena egiteko Batzordea.

  25. Lanbide gaitasunak garatzeko Batzordea.

  26. Orientaziorako, enplegua sustatzeko eta enpresentzako zerbitzuetarako Batzordea.

    1. artikulua. Enplegurako zerbitzuen Nafarroako sistema publikoaren eraketa.

    2. Enplegurako zerbitzuen sistema publikoaren barrenean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak arlo hauen gainean zuzenean gauzatzen dituen edo zeharka sustatzen dituen ekintza guztiak sartzen dira: enplegurako prestakuntza; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan.

    3. Enplegurako zerbitzuen sare publikoak titulartasun eta kudeaketa publikoa izanen du, eta enplegurako zerbitzuen sistema publikoaren oinarrizko eta funtsezko ardatza izanen da.

    4. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak behar diren jarduketak eginen ditu arlo horretan erakunde eta organismo publikoetatik sustatzen diren ekintza guztiak sistema integratu batean progresiboki biltzeko, eta haiekin guztiekin lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko baliabideak sustatuko dira.

    5. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bere jarduketak osatzen ahalko ditu beste erakunde pribatu batzuen parte-hartzearen bidez (deialdi publikoen bitartez aukeratuko dira) eta, orobat, berariazko hitzarmenak sinatuz, indarreko legediari jarraikiz. Bi kasuetan bilatuko da urte anitzeko jarduketak izatea eta sindikatuek eta enpresaburuen elkarteek parte hartzea, baita irabazi-asmorik gabeko gizarte erakundeek ere.

      1. KAPITULUA

      Egitura organikoa

    6. ATALA

      Gobernu kontseilua

    7. artikulua. Osaera.

    8. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseilua, batez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR