30/2024 FORU DEKRETUA, martxoaren 27koa, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

79. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA1.1. XEDAPEN OROKORRAK1.1.2. Foru Dekretuak30/2024 FORU DEKRETUA, martxoaren 27koa, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. ZIOEN AZALPENANafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 16an onetsi zuen Arrazakeriaren aurkako Borrokarako Nafarroako Plana. Plan horretan hauteman zen gure erkidegoan bizi diren jatorri migratzaileko biztanleek testuinguru arrazistak eta xenofoboak identifikatzen dituztela Nafarroako gizartean, eta haiekin bizi behar dutela egunero.Bestalde, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurka Borrokatzeari buruzko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legearen asmoetako bat da etnia- edo arraza-jatorriagatiko diskriminazioaren prebentzioa, babesa eta erreparazioa sustatzeko politika publikoak garatzea, Europako araudiaren babesean, Nafarroara eramanez giza eskubideen arloko babes-estandarrik zorrotzenak, garatzeko ezinbesteko baliabide gisa kohesioa bilatzen duen gizarte aurreratu bati dagokion bezala.Foru lege horren ikuspegiak berekin dakar gizarte ehunaren prozesu eta estrategia kolektiboak arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko funtsezko tresna gisa aitortzea, eta, horregatik, I. tituluan, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseilua sortzea jasotzen du, etnia- edo arraza-jatorriagatiko diskriminazioaren arloan Nafarroako Foru Komunitatean aholku emateko eta parte hartzeko organo goren gisa, arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko eskumena esleituta duen departamentuari atxikita, eta 13.2 artikuluan honako eginkizun hauek esleitzen dizkio:a) Kontsulta eta aholkularitza eginkizunak betetzea etnia- edo arraza-jatorriak eragindako diskriminazio eza helburu duten politikak diseinatzeko.b) Nafarroan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokan lan egiten duten elkarteen parte-hartze kolaboratiboa artikulatzea, batez ere pertsona arrazializatuen edo gutxiengo etnikoetakoen parte-hartze adierazgarria eta nabarmena dutenena, etnia- edo arraza-jatorriak eragindako diskriminaziorik ez izatea helburu duten politika publikoak planifikatzen, gauzatzen eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiten parte har dezaten.c) Nafarroan etnia- edo arraza-jatorriak eragindako diskriminazioaren inguruko egoera orokorra aztertu eta ebaluatzea.d) Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Nafarroako Planari buruzko txostenak egitea, Nafarroako Gobernuak onetsi aurretik.e) Indarra duten arauetan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.13.4 artikuluak ezartzen du Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua erregelamendu bidez zehaztuko direla, foru dekretu bidez, eta kontseilu horretako kide izanen direla, kasu guztietan, honako hauen ordezkariak: a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa; b) Nafarroako toki entitateak; c) Nafarroako Arartekoa; d) Nafarroan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka lan egiten duten elkarteak; e) Nafarroan arrazismo egoeran dauden edo gutxiengo etnikoetako kide diren pertsonen partaidetza esanguratsua eta nabarmena duten elkarteak.Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen egitura ezarri da, eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak esleituak dituen eskumen batzuk esleitzen zaizkio, besteak beste Nafarroako Gobernuak arlo hauetan zehazten duen politika garatu eta koordinatzekoak; immigrazioa, herritar migratzaileak Nafarroan integratzea; eta etnia- eta kultura-aniztasuna kudeatu eta sustatzea.Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 27.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, foru dekretuak, kontseiluaren osaera zehaztean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzen du ekintzen bidez, emakumeak ahaldunduz eta emakumeek gizartean parte hartzeko duten eskubidea gauzatuz.Horrenbestez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR