30/2022 FORU AGINDUA, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez, 195 eredua onesten baita: “Hiruhileko aitorpena: Ezarritako epean kreditu-erakundeei identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez dieten titularren kontuak edo eragiketak”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

74. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 30/2022 FORU AGINDUA, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez, 195 eredua onesten baita: “Hiruhileko aitorpena: Ezarritako epean kreditu-erakundeei identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez dieten titularren kontuak edo eragiketak”. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hamargarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, pertsona fisiko eta juridiko guztiek eta foru lege horren 25. artikuluan aipatzen diren nortasunik gabeko entitateek identifikazio fiskaleko zenbakia izan behar dute tributu arloko edo eragineko harremanetarako.

Identifikazio fiskaleko zenbaki hori administrazioak emanen du, ofizioz edo interesdunak eskatuta.

Erregelamendu bidez arautuko da identifikazio zenbaki fiskal hori esleitu, baliogabetu eta ezeztatzeko prozedura, baita hura osatzeko modua eta zerga arlokoak diren edo garrantzia duten harremanetan erabiltzeko modua ere.

Ildo horretan, Identifikazio fiskaleko zenbakia eta horrekin lotutako zentsu jakin batzuk arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuak zenbaki horren osaera eta erabiltzeko modua arautzeko legezko agindua betetzen du, bai eta zerga arlokoak diren edo arlo horretan eragina duten harremanetan erabiltzeko modua ere. Zehazki, 12. artikuluan kreditu-erakundeen eragiketen identifikazioa arautzen da, eta 3. apartatuan ezartzen da erakunde horiek Ekonomia eta Ogasun Departamentuari jakinarazi behar dizkiotela identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez duten titularren kontu edo eragiketak, nahiz eta kontu edo eragiketa horiek ezereztu egin diren edo aipatutako zenbakia ezarritako epea igaro ondoren entregatu den, onesten diren euskarri magnetikoen ereduari, baldintzei eta diseinuari egokitutako aitorpenaren bidez.

Bestalde, eredu informatiboei buruzko egungo araudian aurreikusita dago ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriaren bidezko aurkezpena. Baina euskarri fisiko jakin batzuk zaharkituta daudenez, eta, gainera, aurkezpen presentziala ere egin behar denez, aurkezpen mota horren ordez, beste inprimaki bat eskaini nahi da beren bolumen handia dela-eta ohiko inprimakiaren bidez aurkeztu ezin diren aitorpenetarako. Inprimaki berriak fitxategiak konprimatzeko aukera emanen die.

195 eredua (“Ezarritako epean kreditu-erakundeei identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez dieten titularren kontu edo eragiketen hiruhileko aitorpena”) Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 4ko 34/2002 Foru Aginduaren bidez onartu zen. Onartu zenetik denbora luzea igaro denez, eta kendu egin denez ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkeztu beharra, 195 eredua arautzen duen foru agindu hau onetsi behar da.

Azkenik, azken xedapenetako lehenak abenduaren 14ko 177/2010 Foru Agindua aldatzen du, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eman zuena eta F-50 eredua onetsi zuena (hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena), berariaz aukera eman baitzuen eredua bere inprimakiaren bidez aurkezteko, baita eredu informatiboen inprimaki osagarri berriaren bidez eta laguntza-programaren bidez ere.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio zerga arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta haren 90. artikuluan aipatzen diren entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 195 eredua onestea.

1. 195 eredua onesten da, “Ezarritako epean kreditu-erakundeei identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez dieten titularren kontuen edo eragiketen hiruhileko aitorpena” izenekoa.

2. artikulua. 195 eredua aurkeztera beharturik daudenak, eta aurkeztu beharreko informazioaren edukia.

Nafarroako Foru Ogasunari 195 eredua aurkeztera behartuta daude Nafarroan kokatutako kreditu-erakundeak, zerga-administrazioari kontuak edo eragiketak jakinarazteko, baldin eta kontu edo eragiketa horien titularrek ez badute identifikazio fiskaleko zenbakia eman, nahiz eta kontu edo eragiketa horiek ezeztatu egin diren edo identifikazio fiskaleko zenbakia adierazitako epea igaro ondoren entregatu den.

3. artikulua. 195 eredua aurkezteko epea.

195 eredua hiruhileko natural bakoitzaren hurrengo hilabetearen barruan aurkeztu beharko da, eragindako kontu edo eragiketei dagokienez, hiruhileko horretan identifikazio fiskaleko zenbakia emateko epea amaitu bada.

Urte bakoitzeko laugarren hiruhilekoari dagokion aitorpena hurrengo urteko otsailaren 20ra arte aurkeztu ahalko da.

4. artikulua. 195 eredua aurkezteko modua.

195 eredua bide elektronikotik aurkeztuko da, Internet erabiliz, 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritako baldintzak eta prozedura betez.

5. artikulua. 195 ereduaren aurkezpen elektronikoa (Internet bidez) egiteko baldintza orokorrak.

1. 195 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza hauek bete beharko dira:

  1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

  2. Aitortzaileak eduki beharko du identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako sistema bat, eta ziurtagiri elektroniko kalifikatu bat erabili, Nafarroako Foru Ogasunak onartzeko modukoa, arloan indarra duen legediarekin bat etorriz.

    Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian daude zerrendaturik, Interneteko helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/ogasuna.

  3. Aitorpenak hirugarrenak ordezkatuz egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat baldin bada aurkezlea (Aitorpenak hirugarren pertsonak ordezkatuz bide telematikotik aurkezteko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat), b) letran adierazitako ziurtagiri elektronikoa onartu bat eduki beharko du.

  4. Zergapekoak pertsona fisikoak direnean, Cl@ve sistema erabiliz ere egin daiteke aurkezpena, zeina identifikazio, kautotze eta sinadura elektronikorako sistema baita, amankomuna Estatuko Administrazio Sektore Publiko osorako, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta harekin bat egiten duten beste administrazio autonomiko batzuetarako eta toki entitateetarako, eta PRE/1838/2014 Aginduan arautua. Sistema hori erabiliz, herritarrak harreman elektronikoa izan dezake zerbitzu publikoekin gako itunduen bidez, hartan erabiltzaile gisa izena eman ondoren.

    Nafarroako Foru Ogasunak zehazten dituen kasuetan, gako itundu bidezko beste identifikazio sistema batzuk onar daitezke pertsona fisikoentzat.

  5. Aitortzaileak edo, hala badagokio, aurkezle baimenduak bere programa informatikoa erabiltzen duenean igorri beharreko aitorpena duen fitxategia lortzeko, fitxategi horien edukiak bat etorri beharko du I. eranskinean ezarritako erregistroen diseinuekin.

  6. Aitortzaileek aurkezpen elektroniko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR