30/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, hizkuntzak hezkuntza arlo guztietan jakitearen garrantziaz oharturik, Europako erakundeek hizkuntzen politikaren arloan emandako gomendioei jarraikiz eta indarra duen legeriarekin bat, bere helburu nagusien artean du hezkuntza etapetan hizkuntzak ikas daitezela sustatzea.

Europako Kontseiluak 2001ean Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua onetsi zuen (ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa), eta asko erabiltzen ari da hizkuntzen curriculum berriak garatzeko eta hiztunen hizkuntza-gaitasun mailak zehazteko.

Abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak (zeinaren bidez oinarrizko mailaren gutxieneko eskakizunak finkatu ziren ziurtagirien ondorioetarako), maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arauturiko araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako oinarrizko curriculuma ezartzen du B1 erdiko mailaren, B2 erdiko mailaren, C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren mailetarako.

Hezkuntzako kontseilariak apirilaren 25ean emandako 55/2016 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak.

Abuztuaren 18ko 139/2009 Foru Aginduak programa eleaniztunetan ingeleseko ikasketak emateko beharrezkoak diren hizkuntza betebeharrak ezartzen ditu.

Otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduak hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezartzen ditu, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

Hezkuntzako kontseilariak irailaren 28an emandako 184/2011 Foru Aginduaren bidez, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Agindua aldatu zen. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan).

Foru agindu honen bidez, atzerriko hizkuntza jakin batzuen jakite maila bermatzen duten titulazioen eta ziurtagirien aintzatespena eguneratzen da, betiere Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez. Ziurtagiriek erakunde ziurtatzailearen jatorrizko herrialdeko hizkuntza ofizialaren maila ziurtatuko dute eta nazioartean hizkuntzaren jakite maila ebaluatzen eta egiaztatzen adituak diren elkarte profesionalen babesa izanen dute. Hala, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumenen eremuan, berdintasuna bermatzen ahalko da interesdunen ezagutza baloratzean.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Otsailaren 28ko 30/2011...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR