30/2017 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, uztailaren 3ko 21/2017 Foru Agindua baliogabe uzten duena. Agindu horren bitartez, Nafarroako Foru Komunitatean, frekuentzia-modulazioarekin, uhin metrikoetan irratidifusio soinuduna egiteko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentzia onartu ziren, horietako bi Auritzerako eta hirugarrena Iruñerako, foru agindu bidez deituta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak uztailaren 3an emandako 21/2017 Foru Aginduaren bitartez onartu zen Nafarroako Foru Komunitatean, frekuentzia-modulazioarekin, uhin metrikoetan irratidifusio soinuduna egiteko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentziaren lehiaketa, horietako bi Auritzerako eta hirugarrena Iruñerako.

Lehiaketaren deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko uztailaren 26an (143. zk.). Oharturik aipatu foru aginduari eranskin bezala argitaratu ziren arauetan zenbait akats daudela, komenigarrai da lehiaketaren deialdia baliorik gabe uztea, segurtasun juridikoagatik.

Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamenaren arabera, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretu bidez emandako eskudantziez baliatuz,

AGINDU DUT:

  1. Balio gabe uztea 21/2017 Foru Agindua, uztailaren 3koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean, frekuentzia-modulazioarekin, uhin metrikoetan irratidifusio soinuduna egiteko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen hiru lizentziaren lehiaketa onartzen duena. Lizentzietako bi, 93.2 Mhz eta 97.9 Mhz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR