3/2022 FORU LEGE-DEKRETUA, abuztuaren 17koa, aldatzen duena apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretua, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

170. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 3/2022 FORU LEGE-DEKRETUA, abuztuaren 17koa, aldatzen duena apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretua, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko. 1/2022 Foru Lege-dekretua onetsi ondoren, zeinaren bidez aparteko neurriak ezarri baitziren kontratazio publikoaren esparruan, bereziki 12 hilabetetik gorako iraupena duten obra-kontratuen prezioen aparteko berrikuspena, ikusten da, hala ere, egungo egoera ekonomikoaren inpaktuak, prezioen hazkunde azeleratuarekin, iraupen laburragoko kontratuetan ere eragiten duela. Horregatik, beharrezkotzat jotzen da inguruabar hori sartzea aparteko berrikuspen-sisteman. Kontratuaren iraupena hamabi hilabete baino gutxiagokoa bada, kostuaren igoera kalkulatuko da kontratuaren zenbateko ziurtatu guztien gainean; hala ere, prezioen salbuespenezko berrikuspen hori aplikatu ahal izateko, kontratuaren iraupena lau hilabetekoa izan beharko da gutxienez. Gainera, komeni da testua zenbait puntutan argitzea, haren segurtasun juridikoa hobetzeko. Neurri horiek presaz hartu behar dira; izan ere, aipatutako foru lege-dekretua aplikatzen ari da, eta salbuespenezko berrikuspena aplikatzen ez bada, kontratu horien gauzatzea geldiarazteko arriskua dago, eta, horren ondorioz, interes publikoari kalte egiteko.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21 bis artikuluan jasotako baimena erabiliz, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko abuztuaren hamazazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATZEN DUT:

Lehenengoa.–Aldatzen da apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretua, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko. Horrenbestez, 17. artikuluak testu hau izanen du:

17. artikulua. Kontratistari prezioen salbuespenezko berrikuspena onartzeko baldintzak.

Salbuespen gisa, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen mendeko erakundeek adjudikatutako obra-kontratu publikoetan, kontratistari onartuko zaio prezioen salbuespenezko berrikuspena egiteko aukera, baldin eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR