3/2016 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen Europar Batasuneko atalaseak eguneratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

2015eko abenduaren 15ean onetsitako 2015/2342 (EE) Erregelamenduak, kontratuak esleitzeko prozeduretan aplikatu beharreko atalaseei dagokienez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/18/EE zuzentaraua aldatu du, eta atalase berriak ezarri ditu 2004/18/EE Zuzentarauaren aplikazio eremuko kontratuetarako, 2016-2017 biurtekorako.

Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriko 2.a) atalean Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio foru lege horren artikuluetako zenbatekoak eta epeak egokitzeko, Europar Batasunak zenbatekoari eta iraupenari buruz ezartzen duenari jarraikiz.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko urtarrilaren 27ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Europar Batasuneko atalaseak.

  1. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 83. artikuluko 1. idatz-zatiaren a) letran ageri den 207.000 euroko zenbatekoaren ordez 209.000 eurokoa ezartzea.

  2. Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 83. artikuluko 1. idatz-zatiaren b) letran ageri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR