29/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Burlatako 4 jabe-erkidegotarako (esp.: PIG 43).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

122. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 29/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Burlatako 4 jabe-erkidegotarako (esp.: PIG 43). Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da Burlatako 48 etxebizitzatarako, 4 ataritan banatuak, hots:

–Maistren kalea, 3 zenbakia.

–Iglesia zeharkalea, 1A zenbakia.

–Joaquín Azcárate kalea, 16 zenbakia.

–Ermita kalea, 11 zenbakia.

Eraikinak 1960ekoak dira, eta tipologia bat bera duen multzo arkitektoniko bat osatzen dute. Fatxadek eta teilatuek ez dute isolamendurik eta zubi termiko ugari daude. Eraikin bakar batek ere ez du igogailurik. Hain zuzen ere, jarduketa honen bidez, inguratzaile termikoak hobetuko dira, eta eraikinak irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko dira.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Burlatako Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Burlatako Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako konponbide teknikoa birgaitzearen arloko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR