29/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin betiko onesten duena: “NA-1110 errepidean, 39+700 KPan, Iratxeko monasterio ingurura sartzeko biribilgunea egiteko proiektua, Aiegin (Nafarroa)”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 29/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin betiko onesten duena: “NA-1110 errepidean, 39+700 KPan, Iratxeko monasterio ingurura sartzeko biribilgunea egiteko proiektua, Aiegin (Nafarroa)”. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 28ko 67/2021 Foru Aginduaren bidez, proiektu hau onetsi zen: “Iratxeko monasterio ingurura sartzeko biribilgunea egiteko proiektua, NA-1110 errepidean, 39+700 KPan, Aiegin (Nafarroa)”. Halaber, haren bidez, proiektua jendaurrean jarri zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Proiektu honek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren txostena du, eta, horretarako, proiektuan hasieran aurreikusitako mailegu-eremua eta zabortegia aldatu behar izan dira.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Proiektu hau behin betiko onestea: “Iratxeko monasterio ingurura sartzeko biribilgunea egiteko proiektua, NA-1110 errepidean, 39+700 KPan, Aiegin (Nafarroa)”. Aurrekontua 1.470.247,13 eurokoa da (BEZa barne).

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Aiegiko Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR