29/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 29/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua. ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1 artikuluaren arabera, Nafarroak, bere foru araubidearengatik, eskumen osoa du Foru Komunitateko funtzionario publikoen estatutu-araubidearen gainean, Estatuko oinarrizko legediak funtzionario publikoei aitortzen dizkien funtsezko eskubideak eta betebeharrak errespetatuz. Bestalde, aipatu 13/1982 Lege Organikoaren 23. artikuluak Nafarroako Gobernuari ematen dio erregelamendu-funtzioa, eta aipatzen du Nafarroako Gobernuak ematen dituen xedapen orokorrak foru dekretu izanen direla.

Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 13.bis artikuluak arautzen du minbiziak edo bestelako gaixotasun larriak jotako seme edo alaba adingabea zaintzeko lizentzia ordaindua; lizentzia horrek berekin dakar lanaldia erdira murriztea, ordainsaria murriztu gabe, edo, salbuespenez, lanaldiaren % 75era bitarte, seme edo alaba adingabeak luze egon behar badu ospitaleraturik eta, hortaz, zaintza zuzena, jarraitua eta etengabea behar badu.

Lizentzia horren antzeko beste bat jasotzen du Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 49 e) artikuluak; bi xedapenetan eskatzen da, besteak beste, adingabea ospitaleratu izana, eta lizentzia eskatzea ospitalizazioan zehar edo adingabea etxera itzuli ondoren, hura zaintzeko.

Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salako 4. sekzioak 641/2020 epaia eman zuen 2020ko ekainaren 3an, eta, kasazio-errekurtsoaren barruan, LPOEren 49 e) artikulua interpretatzean ondorioztatzen du manu hori “aplikagarria dela adingabekoa ospitaleratzea beharrezkoa ez izan arren, zaintza zuzena, jarraitua eta etengabea behar duen kasuetan ere, nahiz eta adingabekoa eskolatua egon”.

Kontuan hartuta epai horretan jasotako doktrina, eta helburu izanik horrelako lizentziak eman ahal izatea iraupen luzeko aldez aurreko ospitaleratzerik ez dagoen kasuetan, nahiz eta egiaztatu betetzen direla gainerako betekizunak, bidezkoa da Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR