28E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena 2021eko apirilaren 13tik 17ra aurreikusita dagoen greba deialdia dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

90. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 28E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena 2021eko apirilaren 13tik 17ra aurreikusita dagoen greba deialdia dela eta. LAB, UGT, ELA eta CCOO erakunde sindikalek grebarako deia egin dute eraikin eta lokalen garbiketaren sektorean, Nafarroako Foru Komunitatean, aritzen diren enpresa, lan zentro eta lantoki guztietan; greba 2021eko apirilaren 13an hasiko da, 06:00etan, eta 2021eko apirilaren 17an bukatuko da, 06:00etan.

Gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren zehazteko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege-dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49. eta 58.1 b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Hezkuntza funtsezko zerbitzu publiko bat denez, beharrezkoa da neurriak hartzea herritarrei konpondu ezinezko kalteak saihestearren, eta, orobat, funts publikoz sostengatutako ikastetxeen funtzionamendua bermatzea.

Espainiako Konstituzioaren 27. artikuluak, 1. eta 5. apartatuetan, aitortzen du gizabanako guztien hezkuntza eskubidea, eta botere publikoek eskubide hori bermatu behar dutela ezartzen du.

2020-2021 ikasturtean ikastetxeek hainbat neurri bete behar dituzte COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz. Horrela, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak ezartzen dituen ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege-dekretuaren 9. artikuluak ezartzen du hezkuntza administrazioek egiaztatu beharko dutela Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluan jasotako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publiko zein pribatuetako titularrek betetzen dituztela hezkuntza administrazioek ikastetxeetarako ezartzen dituzten desinfekzio, prebentzio eta egokitzapen arauak. Aurreikuspen hori bera jasota dago berriki onetsitako martxoaren 29ko 2/2021 Legearen 9. artikuluan (haren bidez, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak onesten dira).

Adierazi beharra dago artikulu horrek espresuki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR