28E/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilariak emana, idatzizko prentsan, irratietan eta online hedabideetan euskara erabiltzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, 27. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoak premiatzen ditu hedabide publiko eta pribatuetan euskararen presentzia gero eta handiagoa sustatzera.

Aipatutako lege xedapena betetzeko, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak esleitua du Nafarroako hedabide sozial publiko zein pribatuetan euskararen presentzia sustatzeko eginkizuna, bai eta laguntza material zein ekonomikorako planak eta hitzarmenak gauzatzekoa ere, aipatu erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraiki.

Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 25ean onartutako 2016-2019 aldirako Euskararen I. Plan Estrategikoaren barnean dago deialdi hau, zehazki Erabilera soziala izeneko lehenengo ardatzean, eta 2018an idatzizko prentsan, irratietan eta online hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko 630.000 euroko diru-laguntzen banaketarako oinarriak ezartzen ditu.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. 2018ko aurrekontuko ekitaldian, Nafarroan zabaltzen den idatzizko prentsan, irratietan eta online hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzen deialdia onestea, foru agindu honek erantsita dauzkan oinarriek eta eranskinek araututa.

  2. Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eranskinak, foru agindu honetan jaso direnak, onestea.

  3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:

    AURREKONTUKO PARTIDA EKITALDIA ZENBATEKOA
    B30002-B3200-4709-334100: (E) Hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko laguntzak 2018 630.000,00
    4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea
  4. Foru agindu hau eta eranskinak igortzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, aipaturiko departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Ekonomia Aferetarako Bulegora, Euskarabideko Programen Bulegora eta Diru-laguntzen Datu-base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

    Iruñean, 2018ko martxoaren 20an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    I. ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  6. Deialdiaren xedea.

    Deialdi honen xedea da Nafarroan zabaltzen diren idatzizko hedabideetan, irratietan eta online hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko 2018an emanen diren laguntzak arautzea.

  7. Aurrekontu erabilgarria eta denbora-eremua.

    2.1. Deialdi honetarako bideratu den aurrekontua 630.000,00 eurokoa da, gehienez ere, 2018ko gastuen aurrekontuko “Hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko laguntzak” izeneko B30002 B3200 4709 334100 partidaren kargura.

    2.2. Diruz laguntzen diren jarduerak 2017ko azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31 bitartekoak izanen dira.

  8. Onuradunak.

    Laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek, hedabidea hauetako bat baldin bada:

    –Eguneroko prentsa edo aldizkariak, haien zabalkunde eremua Nafarroako Foru Komunitatea bada, eta haien argitaratze jarduera etengabe gauzatu bada deialdi hau argitaratu arte. Toki mailako aldizkariek gutxienez ere 4 ale atera beharko dituzte urtean, eta gutxienez ere 8 orrialde izan, ale bakoitzeko, argitaraldi guztietan.

    –Irratiak, irratiko komunikazio zerbitzuak irrati-difusioaren bidez emateko Nafarroako Gobernuak ematen dituen lizentzien titularrak badira, eta lizentzia eskuratzeko bete behar zituzten baldintza teknikoen eta programaziokoen araberako emanaldiak eskaintzen badituzte deialdi honen eskaerak aurkezteko epean.

    –Euskarazko online hedabideak, edo euskara erabiltzen dutenak, bai Nafarroan zabalkundea duten hedabideen euskarri digitala direnak bai jarduera Nafarroan bete eta beren lana online baizik egiten ez dutenak.

  9. Diruz lagunduko diren modalitateak eta laguntzen zenbatekoa.

    Hedabideen jarduerari diru-laguntza emanen zaio modalitate eta zenbateko hauen arabera:

    4.1. Euskara hutsezko eguneroko prentsa (egunkariak). 60.000 euro.

    4.2. Euskara erabiltzen duen eguneroko prentsa (egunkariak). 60.000 euro.

    4.3. Nafarroan zabalkundea duten euskara hutsezko aldizkariak. 260.000 euro.

    4.4. Euskara erabiltzen duten aldizkariak, hizkuntza eremu mistoan eta/edo ez-euskaldunean zabalkundea dutenak. 40.000 euro.

    4.5. Euskara hutsezko irratiak. 160.000 euro.

    4.6. Euskara erabiltzen duten irratiak, eremu mistokoak, ez-euskaldunekoak edo bietakoak. 20.000 euro.

    4.7. Euskarazko online hedabideak, edo euskara erabiltzen dutenak. 30.000 euro.

  10. Baztertzeko arrazoiak.

    Ondoko hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko:

    1. Alderdi politikoek, izaera politikoko elkarteek, sindikatuek, lanbide elkargoek eta antzekoek argitaratzen dituzten hedabideak.

    2. Elkarteek, kirol klubek, fundazioek edo antzekoek beren kideen artean banatu eta erabiltzeko argitaratzen dituztenak.

    3. Eskola aldizkariek, aldizkari espezializatuek, kultura buletinek, eta kultura agerraldi zehatzei buruzkoak edo irakurle espezializatuei zuzenduak.

    4. Ikuskizunen gidak, denbora-pasak eta antzekoak.

    5. Udalen informazio aldizkariak eta udal argitalpenak, interes orokorrekoak ez direnak.

    6. Informazio espezializatua ematen duten informazio orriak.

    7. Idatzizko hedabideen kasuan, bertze hedabide baten barnean banatzen diren tartekoak.

    8. Lege-gordailu zenbakirik ez duten argitalpenak.

    9. Online hedabideak, beren eskrituretan jarduera hori xede sozialen artean legez jasota ez dutenak.

    10. Online modalitatean bazterturik geldituko dira beren orrialdeetan gutxienez ere erdietan euskaraz nabigatzeko aukera ematen ez dutenak.

    11. Enpresek beren produktuak sustatzeko egiten dituzten argitalpenak, interes orokorreko albisteak jasotzen badituzte ere.

  11. Eskaerak aurkeztea eta horien epea.

    6.1. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es) dagoen berariazko fitxaren bidez (aurrerantzean laguntzen fitxa).

    6.2. Ezinbestekoa da gaitutako helbide elektroniko bat (GHE) izatea; Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren helbide honetan eskura daiteke: http://notificaciones.060.es .

    Horretarako, beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea.

    6.3. Dokumentazioa eskaneaturik aurkeztuko da, dokumentu bereizitan, nork bere izena behar bezala dakarrela.

    6.4. Eskaerak aurreko oinarrietan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, entitate interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean akatsak zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko. Halaber, adieraziko zaio hori egin ezean eskaerari uko egin diola ulertuko dela, inguruabar hori deklaratzen duen ebazpena eman ondotik.

    6.5. Eskaeran eta erantzukizuneko adierazpenean emandako datuak, bai eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR