288E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuk (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko plana ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 288E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko GIB/hiesa eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuk (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko plana ezartzen duena. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 2022-2030 aldian GIBa, sexu transmisiozko infekzioak (STI) eta hepatitis birikoak prebenitzeko estrategia orokorrak prestatu du. Bertan, 2030. urterako GIBa eta STIak osasun publikoko arazo izateari uzteko helburua ezartzen du.

GIB/hiesaren pandemia hasi zenetik, aurrerapen handiak egin dira infekzioaren ezagutzan eta tratamenduan, baina oraindik ere hainbat erronkari egin behar zaie aurre; zehazki, prebentzioari, diagnostiko goiztiarrari, kronikotasunaren kudeaketari, diskriminazioari eta esku hartze sozialari dagokienez.

Sexu transmisiozko infekzioak (STI), era berean, mundu mailako arazo dira, eta haien prebalentzia etengabe handitzen ari da munduko herrialde guztietan. Nafarroan, azken urteotan, gora egin du zaintza sistemetan jakinarazitako eta erregistratutako STIen kasu kopuruak.

Nafarroan GIB/hiesari eta gainerako STIei erantzuteko eginen diren jarduketen ibilbide orria prestatzeko, kontuan hartu dira arrazoi hauek guztiak: gure komunitatean, azken urteotan, STIen prebalentziak gora egin du; GIBaren epidemiologia aldatu egin da eta kroniko bihurtu da; gero eta atzerapen gehiago daude diagnostikoetan; lege berriak argitaratu dira, eta ezinbestekoa da prebentzio neurri berriak abian jartzea eta lehendik daudenak indartzea.

Ibilbide orri hori GIBak eragindako infekzioa eta STIak prebenitzeko eta kontrolatzeko 2021-2030 aldiko Planaren barruan sartzen da; Osasun Ministerioko GIBa, STIak, hepatitis birikoak eta tuberkulosia kontrolatzeko Alorrak prestatu zuen, eta 2021eko abenduan argitaratu zen. Gure komunitatean, gainera, egun indarrean den Nafarroako Osasun Planean lehenetsitako estrategien esparruan sartzen da.

Planak hainbat helburu ditu: GIBak eragindako infekzioaren eta beste STI batzuen intzidentzia murrizteko beharrezkoak diren neurrian ezartzea; infektatutako pertsonek tratamendua lehenbailehen eskuratzea eta haien bizi kalitatea hobetzea, eta infekzio horiekin lotutako estigmatizazio soziala gutxitzea. Azken helburu horretarako, erantzun eraginkorra eta jasangarria eman nahi du, oinarri hartuta osasun publikoko, giza eskubideetako, ekitateko, sexu aniztasuneko eta parte hartze komunitarioko ikuspegia.

GIBari eta gainerako STIei eman zaien erantzuna arrakastatsua izan da, nagusiki sektorearteko ekintzan, erantzukizun partekatuan eta inplikatutako eragile guztien lankidetzan oinarritu delako. Hori dela eta, aurreikusi diren ekintzak gauzatzeko, ezinbestekoa da ezarritako helburuak lortzea ahalbidetuko duten jarduketak egitea dagokien sektore eta eragile guztiak konprometitzea.

Osasun Ministerioaren 2021-2030 aldiko Planean ezartzen da ezen, izaera estrategikoa duenez, beharrezkoa dela berariazko egitura tekniko batzuk ezartzea, haren jardunbidea arautuko duten praktika eta politikak finkatzeaz eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR