283E/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, DDD tratamenduen aplikatzailearen txartelen indarraldia (oinarrizko maila eta maila kualifikatua) 4 urte luzatzen duena, 2016ko uztailaren 15etik aurrera, Nafarroako Foru Komunitatean tratamenduak biozidekin egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Biozidarekiko tratamenduak egiteko gaitasunaren araudia ezartzen duen ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretua argitaratuta, funtsean aldatu zen produktu biozidak aplikatzen dituzten langileen prestakuntzari buruzko arau-esparrua. 1994ko martxoaren 8ko agindua indargabetu zen, pestiziden bidezko tratamenduak egiteko prestakuntza ikastaroen homologazioaren araudia ezarri zuena, eta Biozidak erregistratu, baimendu eta merkaturatzeko ebaluazio prozesua arautzen duen urriaren 11ko 1054/2002 Errege Dekretuaren 29. artikulua aldatu zen. Zehazki, produktu bioziden manipulatzaileei buruzko prestakuntza aurrerapen zientifiko eta teknikoetara egokitu zen, eta Lanbide Heziketan indarra duen sistemari lotu, lanbide kualifikazioaren egiaztapenaren bidez, aitortza emanez Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoan bildutako lanbide prestakuntzaren tituluei eta profesionaltasun ziurtagiriei.

Hala ere, ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretu horren lehen xedapen iragankorrak, egungo txartelen indarraldiari dagokionez, 6 urteko epea ematen zuen 2., 3., 4., 14., 18. eta 19. motako bioziden esparruan. Epe horretan, ingurumenaren aldetik eta elikaduraren industrian erabiltzeko homologatutako oinarrizko mailaren eta maila kualifikatuen txartelen indarraldia luzatzen zen 2016ko uztailaren 15era arte. Epe horretan bi prozedura mota izan dira batera lanbide gaitasuna egiaztatzeko: batetik, oinarrizko txartela eta txartel kualifikatua luzatzea 2016ko uztailaren 15era arte, eta, bestetik, profesionaltasun ziurtagirien bidez egiaztatzea gaitasuna, zein pixkanaka-pixkanaka garatu baita. Nolanahi ere, kualifikazio prozesu horiek ez dira behar adina garatu gaitasunen egiaztapena orokortzeko esparru horretan aritzen diren langileen prestakuntzan eta, horren ondorioz, langile horiek ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretuaren 4. artikuluan eskatzen den prestakuntza izateko aipatutako xedapen iragankorrean ezarritako epea bukatutakoan.

Lehen xedapen iragankor horrek, 3. puntuan, gaitasuna ematen die autonomia erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei bidezkotzat jotzen dituzten xedapenak har ditzaten errege dekretu horretan arautzen diren profesionalen faltak lan merkatuan sor ditzakeen problemak apaltzeko, salbuespeneko neurri hauetakoren baten bitartez: egungo txartelen indarraldia luzatzea, denbora tarte jakin batean, epe iragankorra bukatu ondoren ere, eta kurtso gehiago baimentzea. Hori dela eta, Osasuneko, Gizarte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR