281E/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

277. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 281E/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena. Urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Horren arabera, departamentuak Osasun Zuzendaritza Nagusia eta Idazkaritza Tekniko Nagusia izanen ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, titularrak kanpoan daudenean, gaixorik daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan. Ordezkapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Ildo horretan, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 23ko 462E/2019 Foru Agindua onetsi zen, zeinaren bidez Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatu baitziren.

117E/2021 eta 147E/2021 foru aginduen bitartez, aldaketak egin ziren 462E/2019 Foru Aginduan, unitate organikoetako eta antolaketako zenbait aldaketa zirela-eta.

Hala ere, unitate organikoetan eta antolamendukoetan izandako hainbat aldaketa direla eta, beharrezkoa da aldi baterako ordezkapenen ordena aldatzea Osasun Departamentuko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean.

Horrenbestez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR