276E/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun mentalaren arloko prebentzioaren eta arretaren estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun mentalik eza, haren manifestazioa edozein delarik ere, arazorik garrantzitsuenetakoa da gizarte garatuetan. Gobernuek eta gizarteak, oro har, gero eta kontzientzia handiagoa dute osasun mentala funtsezkoa dela gizakia, gizartea eta herrialdeen ekonomia garatzeko.

Nahasmendu mentala Europako eritasunaren eta desgaitasunaren kargarik handiena da, eritasun kardiobaskularren eta minbiziaren gainetik. Herritarren %9k gutxienez dauka nahasmendu mental bat, eta %15ek, gutxienez, bat izanen du bere bizialdian. Gainera, eritasun mentala duten pazienteen %46k beste eritasun kroniko fisiko batzuk ere badituzte. Pronostikoa okerragoa ere badute, eta patologia psikiatrikorik ez duten pazienteek baino baliabide gehiago kontsumitzen dituzte.

Datu horiekin bat, Europako gobernuek ekin diote nahasmendu mentalak osasun publikoko arazotzat jotzeari, eta osasun mentala helburu estrategikotzat hartzeari osasun plan nazionaletan.

Nafarroan, 1986ko erreforma psikiatrikoak Osasun mentaleko plan bat jarri zuen martxan, Osasunari buruzko Lege Orokorrak sustatutako erreforma psikiatrikoaren testuinguruan. Osasun mentaleko planak ikuspegi biopsikosoziala du oinarri, gizarteratzea errazten duena, baita eritasunari lotutako estigma soziala murriztea ere.

Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legeak osasun mentala erreformatzeko bigarren fasea ekarri zuen. Laguntza komunitarioaren eredua du oinarri, baita Nafarroako Osasun Sistemako osasun mentalaren estrategia ere, eta bere helburua da herritarrei ahalik eta arretarik onena ematea osasun mentalaren arloan. Horren ondorioz, Nafarroako osasun mentalaren 2012-2016 Plan Estrategiko berria sortu da.

Gure autonomia erkidegoan osasun mentala sustatu beharra dago herritarren artean eskuarki eta talde zehatz batzuetan, eta jardun behar da nahasmendu mentalak prebenitzeko eta estigma desagertzeko. Halaber, osasun mentalaren sarea berrantolatu behar da, jardun klinikoaren aldakortasuna murrizteko eta nahasmendu mentalen gehiegizko medikalizazioa saihesteko, koordinazioa sustatuz oinarrizko osasun laguntzarekin eta prozedura psikoterapeutiko eraginkorrak garatuz.

Nafarroak zerbitzuen mapa zabala eta anitza dauka, dela osasun sarean dela sozialean, baina egonaldi ertain eta luzeko baliabide okupazional eta asistentzial urriak ditu, eta sektoreen arteko koordinazio prozedurak areago garatu behar ditu.

Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak (Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak 2014ko irailaren 16an onetsia) esku hartzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR