274E/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Larrialdiei arreta emateak xedea du heriotza ekiditea eta/edo utz ditzaketen ondorioak gutxitzea.

Denboraren baitako estualdi edo larrialdietan sailkatzen diren patologien pronostikoa zuzen loturik dago gertatzen direnetik artatzen direnera iragaten den denborari.

Arreta mota horren funtsezko faktorea da lehen harremaneko sendagileak segituan abiaraztea kasuan kasuko Iktus, IAM, Politraumatismo eta abarren kodeak, ospitalearen barreneko eta kanpoko antolaketa prest egon dadin berariazko arreta protokoloak aplikatzeko, aldez aurretik diseinatuak gertakari kaltegarriaren eragina gutxitzeko.

Egungo larrialdi zerbitzuen garapenarekin, helburua baitute arreta tokian bertan eta ahalik eta lasterren ematea, asmoa da aurre egitea traumatismoen ondoriozko pazienteek (batik bat trafiko istripuen ondoriozkoak) edo kardiopatia iskemikoek ospitaletik kanpo duten hilkortasun handiari, bai eta paziente horiek zein iktus bat izan dutenek pairatzen dituzten sekuelen kopuru handiari ere.

Informazio eta komunikazio sistemak funtsezkoak dira helburu hori lortzeko, eta bide eman beharko lukete prozesuko faseetan arretarako emandako denbora monitorizatzeko.

Urtero, 35.000 presako ospitaleratze egoten dira, eta 7.500 lekualdaketa ZIU mugikorrean. Urte batean, 800 bat miokardio-infartu egoten dira Nafarroan, 1.100 garuneko iktus baino gehiago eta 200 politraumatismo larri inguru. Horiek dira osasun larrialdiko diagnostikorik ohikoenak, eta goiz hiltzeko arrazoi nagusietako bat. Gainera, desgaitasunik gabeko bizi-itxaropena murrizten dute oso modu nabarmenean.

Horrek guztiak erabat justifikatzen du denboraren baitako larrialdiak osasun arloko lehentasunezko esku-hartzetzat jotzea.

Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak (Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak 2014ko irailaren 16an onetsia) esku hartzeko printzipioak, helburuak eta ekintza plan bat ezartzen ditu, lehentasunezko 12 osasun estrategiatan zehazten direnak. Horietako bat da denboraren baitako larrialdiei arreta ematea.

Gainera, planean ezartzen da ezen, izaera estrategikoa duenez, beharrezkoa dela berariazko egitura tekniko batzuk sortzea , haren jardunbidea arautuko duten praktika eta politikak finkatzeaz arduratuko direnak, eta segimendua eta ebaluatzeko baliabideak ere behar direla.

Horregatik, beharrezkotzat jo da erantzukizun maila batzuk ezartzea estrategia bakoitzerako, eta, hala, honako figura hauek sortzea: estrategiaren arduradun teknikoa, programaren koordinatzaileak eta batzorde teknikoa. Horietako bakoitzaren eginkizunak eta izendapena kasuan kasuko foru aginduetan finkatuko dira.

Ildo horretan, abuztuaren 6ko 74/2014 Foru Aginduak Nafarroan denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategia eta iktusaren eta miokardio-infartuaren protokoloak eta abiarazte-kodeak onetsi zituen. Halaber, helburuak, protokoloak eta abiarazte-kodeak ezarri zituen, baita ardura teknikoen egitura eta eginkizunak ere. Bestalde, estrategiaren arduradun teknikoa izendatu zuen, baita protokoloen eta abiarazte-kodeen koordinatzaileak eta programetako batzuetakoak eta estrategiaren batzorde zuzentzaileko kideak ere.

Ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, haren egitura aldatu eta arduraren eremu berriak ezarri ziren.

Osasuneko kontseilariak otsailaren 2an eman 12/2016 Foru Aginduak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura ezarri zituen osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan.

Horren ondorioz eta zenbait zuzendaritzaren eta burutzaren titularrak aldatzearen ondorioz, bidezkoa da zati...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR