273/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua finkatu ziren.

Halaber, abuztuaren 14ko 97/2019 Foru Dekretuaren bidez, Kultura eta Kirol Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, alde batera utzi gabe gero garatu ahal izatea.

Foru dekretu honen helburua, beraz, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa finkatzea eta garatzea da.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Kultura eta Kirol Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Kultura eta Kirol Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak: kultur ondarea babestu eta handitzea; herritarrek kulturarako irispidea demokratizatzea; arte sorkuntza eta hedapena bultzatu eta sustatzea; kirola sustatzea bizi kalitatea hobetzeko oinarrizko ardatz gisa; kirol azpiegiturak arautu eta hobetzea; eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Kultura eta Kirol Departamentuko titularra.

    3. Kultura eta Kirol Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu.

    4. Zehazki, dirulaguntza deialdiak eta haien oinarri arautzaileak onestea dagokio.

    5. Kultura eta Kirol Departamentuko titularrari dagokio, halaber, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko lehendakaritza.

    6. Kultura eta Kirol Departamentuko titularrari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean departamentuko titularraren mende.

    7. artikulua. Kultura eta Kirol Departamentuaren antolaketa orokorra.

      Kultura eta Kirol Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

      1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

      2. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak, departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan esleitutako esparru materialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dioten edo Kultura eta Kirol Departamentuko titularrak agintzen dion beste edozein.

    9. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

    10. Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagokio, Kultura eta Kirol Departamentuko titularraren goi-zuzendaritzapean –hari atxikita baitago zuzenean– eta foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, baita Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak (bere 8. artikuluan ezarritakoak barne) eta indarrean dauden xedapenek esleitzen dioten edo Kultura eta Kirol Departamentuko titularrak agintzen dion beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    11. Langileen arloan, dagozkion eginkizunak beteko ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen arloan eskudantziak zehazten dituen araudiari jarraikiz, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako langileei dagokienez.

    12. artikulua. Zerbitzuen eginkizunak.

      Zerbitzuek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    13. artikulua. Atalen eginkizunak.

      Atalei dagokie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, honako eginkizun hauek erabiltzea: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien mendeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten guztiak.

  2. KAPITULUA

    Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

      Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

      1. Kultura, Estatuarekin koordinaturik.

      2. Historia, arte, monumentu, arkitektura, arkeologia eta zientzia ondarea, betiere ondare hori esportazioaren eta espoliazioaren aurka defendatzeko Estatuak dituen ahalmenak deusetan ukatu gabe.

      3. Artxiboak, museoak eta kultur gordailurako gainerako zentroak, haien titularra Estatua ez bada.

      4. Liburutegiak eta hemerotekak.

      5. Indarra duten xedapenek Kultura eta Kirol Departamentuari esleitzen dizkiotenak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren berezko esparruan.

    3. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    4. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

      1. Ondare Historikoaren Zerbitzua.

      2. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua.

      3. Museoen Zerbitzua.

      4. Liburutegi Zerbitzua.

      5. Kultur Ekintza Zerbitzua.

    5. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari zuzenean atxikita, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala dago.

    6. ATALA

      Ondare Historikoaren Zerbitzua

    7. artikulua. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

      Ondare Historikoaren Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Ondare historikoa babestu, kontserbatu, katalogatu eta hedatzea, bere agerpen artistiko, arkeologiko eta antzekoetan.

      2. Ondare historikoa kontserbatu eta babesteko irizpide teknikoak ezartzea.

      3. Obra publiko edo pribatu batek multzo edo ondasun higiezin historikoak edo ondasun arkeologiko edo higigarriak edo horien inguruak ukitzen baldin baditu, proiektu horiei buruz nahitaezko txostenak egitea eta, arlo horretan, Nafarroako Gobernuaren beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa erraztea, bakoitzaren eskudantzien esparruan.

      4. Ondare historikoa ikuskatzea indarreko legeek ezarri bezala.

      5. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa sortu eta kudeatzea.

      6. Kultura-intereseko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak tramitatzea.

      7. Nafarroako kultur ondarearen kontserbazioa, babesa eta hedapena sustatzea, indarreko legedian aurreikusita dauden ekintzen bitartez.

      8. Ondare historikoa kontserbatzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

      9. Nafarroako Gobernuko ondare historikoaren inbentarioak eta katalogo dokumental eta teknikoak prestatu, mantendu eta kontsultarako antolatzea.

      10. Nafarroako ondare historikoaren gainean egiten diren esku-hartzeen proiektuak prestatu edo gainbegiratzea eta lan horiek zuzentzea.

      11. Bere ardurapean dauden Nafarroako Gobernuaren monumentuen kudeaketa planifikatu, kontratatu eta gainbegiratzea.

      12. Nafarroako Gobernuaren arkeologia funtsak antolatu eta kudeatzea.

      13. Indusketa eta prospekzio arkeologikoetarako baimenak eman behar ote diren proposatzea eta horiek tramitatzea, eta, behar denean, baita lan horiek egitea ere.

      14. Kultura-intereseko ondasunei buruz Departamentuak sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

        ñ) Aurretik adierazitako eginkizunei dagozkien espediente administratiboen instrukzioa egitea.

      15. Ekintzak eta programak koordinatzea ondare historikoa kontserbatu eta babesteko esku-hartzeen zabalkunde eta hedapen didaktiko eta pedagogikoari mesede egiteko.

      16. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko gainerako zerbitzuekin egiten diren koordinazio bileretan parte hartzea, ekintza bateratua finkatzeko.

      17. Zerbitzuko jardueren urteroko memoria erredaktatzea.

      18. Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak edo bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak.

    8. artikulua. Ondare Historikoaren Zerbitzuaren egitura.

      Ondare Historikoaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

      1. Ondare Arkitektonikoaren Atala.

      2. Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

    9. artikulua. Ondare Arkitektonikoaren Atalaren eginkizunak.

      Ondare Arkitektonikoaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Ondare arkitektonikoaren legezko babesaz arduratzea eta monumentuak ikuskatzea.

      2. Ondare arkitektonikoa dokumentatzea.

      3. Ondare arkitektonikoa hedatzea eta zabaltzea.

      4. Ondare arkitektonikoaren eraikinetan obra proiektuak eta zuzendaritza lana egitea.

      5. Eraikin historiko artistikoetako obren plangintza eta kontratazioa.

      6. Eraikin historiko artistikoak berritzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

      7. Vianako Printzea Erakundearen Artxiboa, Monumentuen Batzordearena eta Argazkien Artxiboa kontserbatzea eta horien mantentze-lanez arduratzea.

      8. Ondare arkitektonikoaren kultura-intereseko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR