272/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Halaber, abuztuaren 14ko 95/2019 Foru Dekretuaren bidez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, galarazi gabe gero garatu ahal izatea.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea du xede foru dekretu honek.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eskumenen esparrua.

      Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak: unibertsitateko jarduera planifikatu eta programatzea; ikerketa zientifikoa, garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatu, planifikatu, gauzatu eta ebaluatzea; egoitza Nafarroan duten unibertsitateen nazioartekotzea eta Foru Komunitateko jarduera berritzailea sustatzea; Europar Batasunaren zientzia, ikerketa, garapen eta berrikuntzako politiken jarraipena egitea; erosketa publiko berritzailearen prozedurak bultzatu, planifikatu eta koordinatzea; aipatu jarduerek sortzen dituzten kalitatea eta lehiakortasuna sustatu, planifikatu eta ebaluatzea; Foru Komunitateko Administrazioaren sistema informatikoak eta telekomunikazioak bultzatu, sustatu, modernizatu, berritu eta garatzea; eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak.

    2. artikulua. Departamentuko titularra.

    3. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko titularrari dagokio Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziak erabiltzea, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruaren barnean.

    4. Orobat, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren zeregina da, departamentuko titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetan parte hartzea:

      –Unibertsitate partzuergoaren zuzendaritza batzordea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuan.

      –Unibertsitate partzuergoaren zuzendaritza batzordea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuan.

    5. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren laguntza politiko eta teknikorako unitate gisa, departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, zuzen-zuzenean haren menpean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari loturik.

    6. artikulua. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren antolaketa orokorra.

    7. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere egituran:

      1. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia.

      2. Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia.

      3. Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia.

      4. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    8. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

    9. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko zuzendaritza nagusiek, departamentuko kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, izanen dituzte arau hauetan ezarritako eskudantziak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua eta foru lege beraren azken xedapenetako lehena. Horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten beste edozein.

    10. Zuzendaritza nagusiek, haien zerbitzuen bidez, bertako langileekin egindako jarduketak zuzenean kudeatuko dituzte, eta enkargatutako edo kontratatutako jardueren jarraipena eta kontrola eginen dituzte. Bidezko denean, kontratazio espedienteak eta enkarguak kudeatuko dituzte, eta kontratazio eta enkarguetarako preskripzio teknikoen agiriak prestatuko dituzte, esleitutako giza baliabideen koordinazioa barne.

    11. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu departamentuko titularraren goi-zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak ere (ekonomia eta aurrekontu arlokoak barne), indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak eta departamentuko titularrak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

      Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea departamentuko politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

    12. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta sinplifikatzeko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek deskontzentratzen edo eskuordetzen dizkietenak.

    13. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagokie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, honako eginkizun hauek betetzea: beren esparru materialeko lanak gauzatzea eta goragoko nagusientzako txostenak eta proposamenak egitea; eta haien menpeko bulegoek eta unitateek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea. Halaber, departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako eginkizun guztiak beteko dituzte.

  2. KAPITULUA

    Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumen materialen esparrua eta egitura

    2. artikulua. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

    3. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, ondoko arlo hauetan:

      1. Unibertsitateen esparruko berezko jarduera estrategikoki planifikatu, koordinatu, kontrolatu eta gainbegiratzea.

      2. Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea unibertsitateetan ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra izan dadin.

      3. Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntza Sistema diseinatu eta garatzea bere eskumenen berezko esparruan.

      4. Bere eskumenen esparruko dirulaguntzak eta laguntzak planifikatu, eman, kudeatu eta kontrolatzea.

      5. Ikerketa eta berrikuntza (I+G+b) bultzatu, babestu eta sostengatzea unibertsitateen esparruan, Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean.

      6. Nafarroako Gobernuaren beste departamentuekin lankidetzan aritzea Nafarroako unibertsitateetako irakaskuntza planifikatu eta garatzeko.

      7. Indarrean dauden xedapenek Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen berezko esparruan.

    4. artikulua. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hau du bere egituran:

      –Unibertsitateko Zerbitzua.

    5. ATALA

      Unibertsitateko Zerbitzua

    6. artikulua. Unibertsitateko Zerbitzuaren eginkizunak.

      Unibertsitateko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, honako arlo hauetan:

      1. Unibertsitateko ikerketa zientifikoa Nafarroako gizartearen benetako beharrei aplikatzera bideratzen diren ekintzei laguntza ematea.

      2. Unibertsitateen esparruko planak eta programak prestatu eta gauzatzea.

      3. Nafarroako unibertsitateen goi mailako irakaskuntzako eta ikerketako proiektuak eta jarduketak kudeatu eta gauzatzea.

      4. Agintzen zaizkion jarduketak bultzatu eta garatzea unibertsitateen esparruan ikerketa bultzatu, sustatu eta koordinatzeko.

      5. Nafarroako komunitate zientifikoaren partaidetza sustatu eta babestea unibertsitateen esparruko prestakuntza eta ikerketa zientifiko eta teknikorako programetan, Estatukoak, Europar Batasunekoak zein nazioartekoak izan.

      6. Foru Komunitateko unibertsitateen jarduera zientifikoak sustatu, jakinarazi eta haien jarraipena egitea, eta Estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuekin koordinatzea, Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean.

      7. Nafarroako unibertsitateetako zientzialari gazteen prestakuntza, kualifikazioa eta garapena sustatzea, eta Europar Batasunean beren gisakoak direnekin profesionalki parekatzea.

      8. Unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren arloan Estatuko gainerako administrazio, erakunde publiko eta entitateekiko harremanetan parte hartzea, bai eta Nafarroako unibertsitateekiko harremanetan ere; ikerketa zientifiko eta teknikoko jarduerak erabakitzen, jarraitzen eta ebaluatzen dituzten organoetan parte hartuz.

      9. Unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren Esparru Europarra garatzeko balorazio batzordeetan eta lantaldeetan parte hartzea, Estatukoak zein nazioartekoak izan.

      10. Unibertsitateen esparruan zientzia sustatu eta bultzatzeko (I+G+b) batzorde edo taldeetan parte hartzea, nazioartekoak, Europar Batasunekoak, Estatukoak zein Nafarroakoak izan, hala eskatzen zaionean.

      11. Azterlan eta txostenak egitea Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR