27/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, martxoaren 13ko 26/2020 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez hezkuntzaren esparruan neurriak hartu ziren koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

55. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 27/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, martxoaren 13ko 26/2020 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez hezkuntzaren esparruan neurriak hartu ziren koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz. Osasuneko kontseilariaren martxoaren 13ko 3/2020 Foru Aginduaren bidez, osasun publikoko jarraibide eta prebentzio neurriak hartu ziren koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz. Foru agindu honek agintzen du hezkuntza jarduera presentzial guztiak eteteko ikastetxe eta ikasmaila guztietan, eskolako jarduerak zein eskolaz kanpokoak, zero urtetik hasi eta unibertsitate mailaraino, hori barne, hala ikastetxe publikoetan nola pribatuetan, baita hezkuntza arloko jarduera osagarriak ere.

26/2020 Foru Agindua, martxoaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, neurriak hartzen dituena koronabirusaren (COVID-19) egoeraren eta bilakaeraren ondorioz.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu da COVID-19k eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Aipatu errege dekretuaren 9. artikuluak honako hau ezartzen du:

“1. Eten egiten da aurrez aurreko hezkuntza jarduera Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluan jasotako ikastetxe eta etapa, ziklo, gradu, ikasturte eta irakaskuntza maila guztietan, unibertsitate irakaskuntza barne, bai eta beste ikastetxe publiko edo pribatu batzuetan ematen den beste edozein hezkuntza- edo prestakuntza-jarduera ere.

2. Etenaldiak irauten duen bitartean, hezkuntza jarduerak urrutiko eta «on line» modalitateen bidez eginen dira, ahal den guztietan.”

Era berean, aipatu errege-dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuak zehazten du honako hau:

“1. Bertan behera uzten dira baldintzak, eta eten egiten dira epeak sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu hau edo, hala badagokio, haren luzapenek indarra galtzen duten unean.”

Azaldutakoaren arabera eta gertatzen ari diren salbuespenezko inguruabarrak kontuan hartuta, bidezkoa da aldatzea Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 13ko 26/2020 Foru Agindua, hezkuntzaren esparruan hartu beharreko neurriak egungo egoerara egokitzeko.

Era berean, bidezkoa da Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 13ko 26/2020 Foru Aginduaren 5. puntua aldatzea, garraio eta jantokiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR