27/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, normaltasun berrirako trantsizioaren barruan, 3. faserako neurriak ematen dituena Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero”, “peña” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei eta antzekoei dagokienez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

123. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 8a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 27/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Osasuneko kontseilariak emana, normaltasun berrirako trantsizioaren barruan, 3. faserako neurriak ematen dituena Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero”, “peña” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei eta antzekoei dagokienez. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratu zen, COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez, eta, horrekin batera, ohiz kanpoko hainbat neurri ezarri mugikortasuna eta hartu-eman sozialak murrizteko; oraingo egoeran, berriz, neurri berezi horiek pixkanaka kentzeko prozesua aurrera doa, ezarritako jarraibideekin bat. Hala, 2020ko apirilaren 28an, Ministroen Kontseiluak normaltasun berrirako trantsizio plana onetsi zuen, eta bertan ezarri zituen normaltasun berrira egokitzeko parametro eta tresna nagusiak. Lau fasetan antolatutako prozesu horrek (0. fasetik 3. fasera) mailakatua izan behar du, eta beharrezko orientazio aldaketetara egokitzeko modukoa, datu epidemiologikoen bilakaeraren eta hartutako neurrien eraginaren arabera.

Trantsiziorako plan horren helburu nagusia da, osasun publikoa zainduz, eguneroko bizimodua eta jarduera ekonomikoa pixkanaka berreskuratzea, epidemiak herritarren osasunerako dakarren arriskua minimizatuz eta Osasun Sistema Nazionalaren gaitasunek gainezka egin ez dezaten.

Ekainaren 6ko SND/507/2020 Aginduaren bidez zenbait agindu aldatu ziren, estatu mailako murriztapen batzuk malgutzeko eta normaltasuna berrirako trantsizio planaren 2. eta 3. faseetan sartuko diren lurralde unitateak zein diren ezartzeko. Horren arabera, Nafarroako Foru Komunitatea deseskalatze planaren 3. fasean sartuko da eta zilegi izanen ditu trantsiziorako planak fase horretan baimentzen dituen jarduera guztiak.

Osasuneko kontseilariak maiatzaren 15ean emandako 21/2020 Foru Aginduaren bidez -gero maiatzaren 24ko 24/2020 Foru Aginduaren bidez aldatu zena-, hainbat neurri ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero”, “peña” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei eta antzekoei dagokienez; horrela, 1. eta 2. faseetan bertan behera gelditu zen haien jarduera, salbu eta bostehun biztanletik beherako udalerri eta kontzejuen kasuan, kafetegi, jatetxe eta ostaturik ez dutenetan, aipatutako lokalak badira herritar guztientzako elkartzeko toki bakarrak. Kasu horietan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR