27/2019 FORU LEGEA, abenduaren 9koa, kreditu-gehigarri bat ematen duena Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) erakundeei diruz laguntzeko, nekazarien eta abeltzainen interesak babesteagatik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 27/2019 FORU LEGEA, abenduaren 9koa, kreditu-gehigarri bat ematen duena Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) erakundeei diruz laguntzeko, nekazarien eta abeltzainen interesak babesteagatik. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KREDITU-GEHIGARRI BAT EMATEN DUENA UNIÓN DE AGRICULTORES Y GANADEROS DE NAVARRA (UAGN) ETA EUSKAL HERRIKO NEKAZARIEN ELKARTASUNA (EHNE) ERAKUNDEEI DIRUZ LAGUNTZEKO, NEKAZARIEN ETA ABELTZAINEN INTERESAK BABESTEAGATIK.

ATARIKOA

Nekazaritza Zerbitzuaren 2019ko gastuen aurrekontuan honako partida hauek daude: 710002 71220 4819 412100 partida, “UAGNrentzako dirulaguntza, nekazarien eta abeltzainen interesak babesteagatik” izenekoa, eta 710002 71220 4819 412102 partida, “EHNErentzako dirulaguntza, nekazarien eta abeltzainen interesak babesteagatik” izenekoa; hurrenez hurren 85.542 euroko eta 46.658 euroko zuzkidura dute.

Aipatutako partidetan hasiera batean egindako aurrekontuko diru-izendapena ez da aski UAGN eta EHNE erakundeen 2019ko jarduketei erantzuteko, eta, horregatik, hasieran aurreikusitako aurrekontu zuzkidura horiek handitzea planteatzen da, gauzatutako ekintzek eragindako gastuak finantzatzeko.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte atzeratu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago edo kontsignatutakoa aski ez bada, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu berezi bat eta/edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR