27/2018 FORU DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Hezkuntzari buruzko Lege Organikoari egokitutako Lanbide Heziketako teknikarien eta goi mailako teknikarien tituluen egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duenak, adierazten du hezkuntzako administrazioek Lanbide Heziketako curriculuma ezartzen dutenean aintzat hartu beharko dutela bai haien eskumeneko lurraldearen egoera sozioekonomikoa, eta bai horren garapen ekonomiko eta sozialerako joerak ere, irakaskuntza horiek uneoro erantzun diezaieten inguruko gizarte eta ekoizpen sektoreen kualifikazio premiei.

Curriculumen diseinuak arrazoizko azkartasunez moldatu behar dira gure Komunitateko ekoizpen eta zerbitzu sistemaren ezaugarri berezietara; horrela, eskaerarekin bat datorren eta Nafarroara egokituta dagoen lanbide kualifikazioa lortzera bideratutako osagaiak sartu beharko dira curriculum horietan. Horrekin lotuta, lan merkatuen bilakaerak aholkatzen du ikasleen gaitasunak sendotzea lan arriskuen prebentzioarekin lotutako alderdietan. Lanbide Heziketako ikasleak praktiketan hartzen dituzten enpresen artean, gora egin du ikasleek lan arriskuen prebentzioko ziurtagiria edukitzeko eskaerak, hala xedatzen baitu urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duenak; horren ondorioz, ikusi zen komenigarria zela Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak izeneko modulua birdiseinatzea. Modulu hori zeharka ematen da Lanbide Heziketako titulu guztietan, eta prestakuntza zikloetako lehen mailan esleitzen zaio sistematikoki egiten ari diren zikloari, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetako zikloetan izan ezik. Esleipen horren arrazoietako bat da, besteak beste, modalitate dualeko prestakuntza areagotzen ari dela eta horrek esan nahi duela ikasleak lehenago hasten direla prestakuntza egiten enpresetan; horren ondorioz, komeni da enpresetara joan aurretik jasotzea lan arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza.

Curriculumetan proposatzen diren aldaketek eragin zuzena izanen dute Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak zeharkako moduluaren garapenean, eta zeharkako eragina, berriz, heziketa ziklo ezberdinak osatzen dituzten moduluen sekuentzian eta ordutegian. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera egokitu ziren heziketa ziklo horiek.

Aldaketa horiek eragina dute, pentsatzekoa den bezala, irakasleen jardunean eta, ikastetxeen antolaketa kontuetan izan dezaketen eragina minimizatzeko, foru dekretu honen bidez egokitzen diren curriculumetan ez da sartu Nafarroan eskuragarri dauden Lanbide Heziketako tituluen katalogo osoa; aitzitik, lehen fasean, modalitate dualean eskaintzen diren zikloei aplikatzen zaizkie, edo epe laburrean modalitate horretan eskainiko direla aurreikusitako tituluei.

Ikasketa artistikoei dagokienez, sartutako aldaketak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR