2664/2017 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten dira hautaproben bidez izangaien bi zerrenda eratzeko deialdiak, goi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestea, aldi baterako kontratazioetarako, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzan sortzen diren beharrei erantzuteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Maiatzaren 24ko 37/2017 Foru Dekretuaren bidez (urriaren 4ko 92/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen), Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuan sortu zen (Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza) goi mailako lanpostu huts bat, destinoa Bruselan duena, ingeleseko C1 jakite maila eta frantseseko B2 jakite maila dituena, 10363 zenbakia daukana plantilla organikoan.

Ikusirik dagoen beharra eta lanpostu hori betetzeko izangaien zerrendarik ez dagoela, bidezkoa da deialdi bat egitea, zerrenda hauek eratzeko hautaprobren bidez: batetik, goi mailako teknikarien lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda, eta, bestetik, halako lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda, gero Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzan sortzen diren beharrei erantzuteko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, aldi baterako kontrataziora jo aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako deia eginen dute, lanpostu horietan prestakuntza egin nahi duten izangaien zerrendak egiteko.

Deialdi hauek honako hauetan ezarritakoari jarraikiz onesten dira: Administrazioaren zerbitzuko langileen prestakuntza eta lanbide hobekuntza arautzen dituen apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikulua; eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Bi deialdi onestea, hautaproben bidez izangaien bi zerrenda eratzeko, goi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestea, aldi baterako kontratazioetarako, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzan sortzen diren beharrei erantzuteko.

  2. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

  3. Ebazpen hau eta bere eranskinak jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    I.–DEIALDIA, IZANGAIEN ZERRENDA BAT ERATZEKO, PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIETAN ARITZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARI GISA

    Hona hemen deialdiko,

    OINARRIAK

    Lehena.

    Deialdia egiten da izangaien zerrenda bat eratzeko, hautaproben bidez, goi mailako teknikari lanpostuan aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietan, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzan sortzen diren aldi baterako beharrei erantzuteko.

    Bigarrena.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

    2.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean:

    1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, B, C, D edo E mailakoa edo taldekoa, eta eskubidez dagokien gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

    2. Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

    3. Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

    4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lizentziadunaren, ingeniariaren, arkitektoaren edo gradudunaren titulua edo haien baliokidea den beste bat edukitzea, edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

      Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

    5. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren pareko ingeleseko titulua edukitzea, eta B2 mailaren pareko frantseseko titulua, edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua, edo behar diren probak gainditzea, frogatzen dutenak izangaiak badituela behar besteko mailak aipatutako hizkuntzetan.

      2.2. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozedura osoan, dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

      2.3. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasun Departamentuko erakunde autonomoei atxikitako langileek, Nafarroan Justizia Administrazioan ari diren langileek, ez eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek ere.

      Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

      3.1. Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek II. eranskinean jasotzen den eskabidea erabili beharko dute eskaera egiteko. Eskabide hori Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai deialdiaren estekatik abiatuta.

      Parte hartzeko eskabidean, interesdunek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

      3.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera, interesdunek aurkeztu beharko dituzte Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren pareko ingeleseko tituluaren fotokopia eta B2 mailaren pareko frantseseko tituluarena, edo ofizialki baliokidetzat hartzen diren tituluenak.

      Aipatutako tituluak izan ezean, izangaiek proba batzuk egin eta gainditu ditzakete, frogatzen dutenak hizkuntza horietan behar besteko maila dutela. Gaitasun proba horiek egin nahi dituztenek prozesuan parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute, horretarako ezarritako tokian.

      3.3. %33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik parte hartzen dutenek horren berri eman beharko dute eskabidean; gainera, hura frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana, erantsi beharko dute.

      Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora edo baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute eta, gainera, aparteko orri batean, zer egokitzapen eskatzen duten. %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangai horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

      3.4. Bigarren oinarriko 2.1.d) atalean eskatzen den titulazio betebeharra agiri bidez frogatu beharko da lanerako deia egiten denean, deialdietako arau komunen zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat.

      3.5. Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira.

      Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

      Laugarrena.–Eskabideak nola eta noiz aurkeztu.

      Deialdietarako arau amankomunen lehenbiziko eta bigarren oinarrietan ezarritako bitartekoak erabiliz eta epean aurkeztuko dira deialdian parte hartzeko eskabideak.

      Bosgarrena.–Hautapen prozesua nola...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR