262E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 22ko 31/2010 Foru Agindua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

252. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 262E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 22ko 31/2010 Foru Agindua aldatzen duena. Osasuneko kontseilariak otsailaren 22an emandako 31/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoa sortu zen. Gero, Osasuneko kontseilariak azaroaren 30ean emandako 132/2011 Foru Aginduaren bidez, 31/2010 Foru Agindu hori aldatu zen, zehazki, 2. atala, osaerari buruzkoa, baita 4. atala ere, Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoaren Batzorde Iraunkorrari buruzkoa.

Batzorde horretan, Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako hiru ordezkari daude, horietako bat farmazialaria. Gaur egun, Oinarrizko Osasun Laguntzari lotutako eginkizunak dituzten farmazialariak, organikoki, Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritzako Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzaren menpe daude.

Bestalde, Nafarroako Farmakozaintza Zentroak, gaur den egunean, farmakozaintzako bi teknikari ditu, Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoan parte hartu beharko luketenak. Farmakozaintza Zentroko arduraduna batzordearen osaeraren barruan dago jada, idazkari gisa, baina beharrezkoa da zentro horretan aritzen den beste teknikaria ere sartzea batzordearen osaeran.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 22ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR