26/2018 FORU DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideen garapenari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

15/2016 Foru Legeak, azaroaren 11koak, gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituenak, eskubide bikoitzeko eredua ezarri du Nafarroako babes sozialerako sisteman. Legeak bi eskubide hauek aitortzen ditu: batetik, ikuspegi guztietatik erabatekoa eta egiazkoa den gizarteratzera bideratutako babes eta laguntza pertsonalizatua jasotzeko eskubidea, Nafarroan bizi diren pertsona guztiek bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte hartzeko aukera eta beharrezko bitarteko guztiak izan ditzaten eta Nafarroako gizartearekiko egoki den bizi eta ongizate maila izan dezaten; eta, bestetik, errenta bermaturako eskubide subjektiboa, oinarrizko beharrei aurre egiteko gaitasun ekonomikorik ez dutenendako prestazio ekonomiko gisa.

Foru lege horren azken xedapenetako lehenaren arabera, Nafarroako Gobernuak legearen erregelamendu garapena onetsiko du foru dekretu bidez, bi eskubideen eskurapena eta erabilera ahalik eta gardenenak, objektiboenak eta zehatzenak izan daitezen. Beraz, foru dekretu honek aipatutako erregelamenduaren garapen hori izanen du helburu, 1. artikuluak jasotzen duen gisan.

Arau honek lau kapitulu eta xedapen gehigarri, iragankor, indargabetzaile eta azkeneko batzuk ditu. I. kapituluak foru dekretuaren helburua jasotzen du artikulu bakar batean.

  1. kapituluak aipatutako eskubideetako lehenaren elementu subjektiboan eta eskubide hori erabiltzeko prozedurazko alderdien araudian jartzen du arreta. Bereziki esanguratsua da “kodiagnostiko sozialari” ematen zaion trataera. Diagnostiko horrek bi oinarri ditu: batetik, pertsona bakoitza bere bizitza propioaren subjektu aktibotzat hartzen duela, eta bestetik, gizarteratze prozesuak dituen ikuspegi anitzeko eredua (baloratu beharreko ikuspegi guztiak) eta eredu dinamikoa (diagnostiko kategoriak) erabiltzen dituela. Fase hori profesionalki egiten laguntzeko, baloraziorako tresna komun bat egotea aurreikusten da. Kapitulua bukatzeko, programa pertsonalizatuaren proposamenak jaso behar duen gutxieneko edukia eta inplikatutako aldeen artean adostu beharreko gizarteratze ituna arautzen dira.

  2. kapituluak, berriz, araututako bigarren eskubideari egiten dio erreferentzia, eta, haren luzera dela eta, sei atal ditu. Horietako lehenak xedapen orokorrak jasotzen ditu. 15/2016 Foru Legearen 6. artikuluaren arabera, errenta bermaturako eskubideak erlazio zuzena du familia unitateekin. Foru dekretuak erlazio hori ezartzeko prozedura argitzen du eta, horretarako, foru lege horrek ezartzen duen familia unitatearen definiziotik abitatzen da, zeinak eskatzaileak familian duen posizioa aintzat hartuta egituratzen baitu. Familia unitate hori osatzen duen kide bakoitzak eskubidea eskuratzeko baldintzak betetzen dituen ala ez baloratu behar da, konputagarriak diren pertsonak zenbat diren zehazteko, eta, hala, unitate jasotzailea zehazteko. Horretarako bereizi beharko da errenta jasoko duten horietatik, batetik, beren gurasoen edo legezko tutoreen kargu egoteagatik beti kontuan hartzen diren adingabeak, eta, bestetik, konputagarritzat jotzen ahal diren helduak, eta, beraz, unitate jasotzaileko kideak. Horiek guztiek adierazitako foru legearen 5. artikuluan eta kapitulu honen 2. atalean ezarritako baldintzak eta arauak bete behar dituzte. 1. atalaren bukaeran, unitate jasotzaileek bete beharreko baldintzak arautzen dira, hiru kasuri helduz: bi familia nukleoz edo gehiagoz osatutako familia unitateak, zaintza partekatuak eta, azkenik, helbide berean familia unitate bat baino gehiago bizi direnen kasua.

    1. atalak, adierazi den bezala, prestazioa jasotzeko lau baldintza hauek erregelamendu bidez garatzeari dio erreferentzia: adina, Nafarroan bizitzen daraman denbora, gaitasun ekonomiko nahikoa ez izatea, eta aurrez eskubideak erabili izana. Hirugarren baldintza 4 artikuluz osatuta dago, haren konplexutasunagatik: bat orokorra, eta beste hirurak, berriz, diru sarrerak, ondasun higigarriak eta bestelako ondasunak zenbatzeko jarraitu beharreko arauei eta irizpideei buruzkoak.

    2. atalean errenta bermatua eskuratzeko tramitazioaren prozedurazko alderdi espezifikoak jasotzen dira gizarteratzerako eskubidea ere aldi berean erabiltzen den kasuetarako, 15/2016 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluetan jasotako kasuetan adierazi bezala. Alegia, unitate jasotzaileek urte bat edo bi daramatzatenean etengabe prestazioa jasotzen, edo unitate jasotzaileak bazterketa sozial larrian daudenean, ez dituztenez prestazioa eskuratzeko baldintzak betetzen salbuespenez jasotzen dutelako prestazio hori, zein aldi baterako bitarteko sozial edo soziosanitario batean bizi direlako.

    3. atala errenta bermatua jasotzen duten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko prozedurari buruzkoa da, eta hainbat mekanismo arautzen dira, hala nola enplegurako pizgarriak, laneratzeagatik prestazioa etetea, eta diruz lagundutako lan kontratutarako pizgarriak, baldin eta babes sozial gehigarriko elementuren bat badute.

    Jarraian, 5. eta 6. atalek, hurrenez hurren, prozedura arruntak eta zehapen prozedurak arautzen dituzte. Lehenari dagokionez, honako hauek azaltzen dira: prozeduraren hasiera, interesdunak egindako eskaeraren bidez; prestazioa eskuratzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko aurkeztu beharreko dokumentuak; oinarrizko zerbitzu sozialek egin beharreko jarduketak; prestazioa berritzeko berariazko prozedura; prestazioan aldaketak eragiten ahal dituzten gertaerak jakinarazteko modua eta eraginak; eta zenbatekoen urteko eguneraketa prozedura. Eguneraketa sistemak bat egiten duenez ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Legearen testu bateginaren 68. artikuluaren A) 4., 3. eta B) 4.,4. apartatuetan aurreikusitakoarekin, azpimarratzekoa da dekretu honi xedapen gehigarri bat gehitu zaiola, helburu hau izanik: erregelamendua garatzea, aipatutako artikuluak eskatzen duen bezala, kotizaziopeko erretiro pentsioen eta alarguntza pentsioen ondoriozko kenkarien zenbatekoak eguneratzeko. Horrez gain, genero indarkeriaren biktimendako errenta bermatuaren tramitazioari buruzko berariazko artikulu bat ere bada. Haren arabera, apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legearen 54. artikulua beteko da, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka jokatzeko. 6. atalak, berriz, 15/2016 Foru Legeak eratutako egiaztatze batzordea arautzen du, errenta bermatuaren jasotzaileei berme gehigarri bat emateko, ustez foru lege honetan jasotako arauren bat hautsi badute.

    Azken kapitulua foru dekretu honek babesten dituen bi eskubideen ebaluazio prozedurari buruzkoa da.

    Azkenik, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren II. eranskina aldatzen du azken xedapenetako lehenak, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Arretarako Arloan prestazio bat gehitu da, hain zuzen ere, “Desgaitasuna duten pertsonendako laguntza ekonomikoa”.

    Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko apirilaren 25eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

  3. KAPITULUA

    Xedapen orokorra

    1. artikulua. Xedea.

    Foru Dekretu honek gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak erregelamendu bidez garatzea du xede.

  4. KAPITULUA

    Gizarteratzerako eskubidea.

    1. artikulua. Eskubidearen titularrak.

      Gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen 2. artikuluari eta erregelamendu honetan aurreikusitakoari jarraikiz, gizarteratzerako eskubidearen titular izanen dira Nafarroan bizilekua izan eta gizarte bazterketako egoeran dauden pertsona guztiak.

    2. artikulua. Prozedura.

    3. Dagokion oinarrizko zerbitzu sozialak pertsona bat bazterketa sozialeko egoeran dagoela ikusten badu, gizarteratzerako eskubidearen ezaugarrien berri emanen dio, hura erabiltzea erraz diezaion.

    4. Prozedura, oro har, interesdunak eskaera egiten duenean hasten da, eta honako fase hauetan garatzen da: norbanakoaren egoeraren kodiagnostikoa egitea, gizarteratzeko programa pertsonalizatu baten proposamena egitea, gizarteratze ituna sinatzea, programa betetzea eta jarraipena, ebaluazioa eta egokitzapena egitea.

    5. artikulua. Kodiagnostiko soziala.

    6. Bazterketa sozialeko egoeraren kodiagnostikoa egiteko, interesdunak eta dagozkion zerbitzu sozialetako profesionalek hartuko dute parte, eta honako alderdi hauek baloratuko dira:

      1. Ekonomia eta lana: ondasunen eta oinarrizko zerbitzuen gastuei aurre egiteko adina diru sarrera duten ala ez hartuko da kontuan, baita lan merkatuan sartuta dauden ala ez ere.

      2. Egoitza edo etxebizitza: egoitzarik edota etxebizitzarik duen ala ez baloratuko da, eta, izatekotan, haren egonkortasunari, baldintzei eta irisgarritasunari ere erreparatuko zaie.

      3. Norbanakoa: interesdunaren osasun egoera, bizi dinamismoak, prestakuntza, gaitasun nahiz trebetasun sozialak eta enplegagarritasuna baloratuko dira.

      4. Harremanak: kontuan hartuko da harreman eta lotura sozialak dituen ala ez, familiako bizitza eta bizitza pertsonala uztartzen dituen ala ez, eta oinarrizko beharrak asetzeko babes sozialik ba al duen.

      5. Gizartea: ingurune sozialera eta araudietara egokitzeko gaitasuna eta onarpen soziala baloratuko dira, baita babes sozialik baduen ala ez ere.

    7. Balorazioak pertsonaren egoera zehaztuko du, eta kategoria hauetan sailkatuko da, diagnostikoaren arabera:

      1. Gizarteratua.

      2. Bazterketa sozialerako arriskuan.

      3. Bazterketa sozialeko egoeran, honako maila hauetan:

      4. Arina.

      5. Moderatua.

      6. Larria.

    8. Diagnostikoa egiteko, interesdunak emandako informazioa erabiliko da, baita bazterketa sozialerako baloraziorako tresna tekniko komuna ere, gizarte zerbitzuen arloan eskuduna den departamentuaren titularraren foru aginduak onetsia eta departamentu horren zerbitzu sozialen webgunean eskuragarri dagoena.

    9. artikulua. Programa pertsonalizatua eta gizarteratze ituna.

    10. Dagokion oinarrizko zerbitzu sozialak laguntza sozialerako proposamen bat eginen du, eta programa pertsonalizatu bat prestatuko du, honako elementu hauek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR