26/2015 FORU DEKRETUA, apirilaren 29koa, A1, A2, B1 eta B2 euskara mailak egiaztatzeko ziurtagiri ofizialak sortzen dituena eta haiek jaulkitzeko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako oinarriak maiatzaren 16ko 42/2011 Foru Dekretuaren bitartez hasi ziren aplikatzen Nafarroako helduen euskararen irakaskuntzaren esparruan; izan ere, foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezarri zen.

Foru dekretu horren azken xedapenetan lehenak, arauak emateko gaikuntzari buruzkoak, ahalmena ematen dio Hezkuntzako kontseilariari onetsitako curriculumean ezarritako jakite-mailen ziurtagiriak lortu eta jaulkitzeko arauak gara ditzan.

Nafarroako Gobernuko zenbait administrazio unitatek esperientzia handia daukate jakite-mailak egiaztatzeko azterketak antolatzen. Hortaz, egokia litzateke jakite-maila ziurtagiri ofizialen bidez egiaztatzea. Ziurtagiri horiek azterketen batzorde ofizial batek prestatutako eta epaimahai ofizial batek administratutako probak gainditzen dituztenei emanen zaizkie, eta, horrela, egiaztatzen diren mailen homogeneotasuna eta berdintasuna bermatuko dira, azterketak behar diren baliagarritasun eta fidagarritasun baldintzak betez prestatuko baitira.

Kontuan harturik Nafarroako Gobernuak bere Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ematen duela Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 maila egiaztatzeko, bidezko da Nafarroako Gobernuaren beste ziurtagiri batzuk sortzea eta haiek jaulkitzeko arauak ematea esparru horretako A1, A2, B1 eta B2 mailak (42/2011 Foru Dekretuaren bidez ezarriak) gainditu izana ofizialki eta ondorio guztietarako egiaztatzeko, horrela bateratuko baitira Nafarroako Administrazio Publikoek esparru horretan erabilitako prozedura eta baliabideak.

Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi zituen abuztuaren 24ko 133/2011 Foru Dekretuaren bidez, euskararen irakaskuntzarako langileak eta baliabide tekniko eta materialak kudeatzeko eginkizuna esleitu zitzaion erakunde horri, bereziki helduen irakaskuntzakoak, besteak beste.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko apirilaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Kapitulua.–Xedapen orokorrak.

    1. artikulua. Xedea.

      Hona hemen dekretu honen xedea:

      1. Euskararen ziurtagiri ofizialak sortzea Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculumeko A1, A2, B1 eta B2 mailetarako, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzen duen maiatzaren 16ko 42/2011 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

      2. Maila horiek egiaztatzeko probak egiteko sistema ezartzea, eta horren organo arduradunak zehaztea.

      3. Ziurtagiri ofizialak jaulkitzeko arauak ematea.

    2. artikulua. Euskararen ziurtagiri ofizialak.

    3. –Artikulu honen bidez sortzen diren ziurtagiriak Nafarroako Gobernuaren agiri ofizialak dira Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko A1, A2, B1 eta B2 euskarazko jakite-mailak egiaztatzeko:

      1. Oinarrizko erabiltzaileak:

      2. A1 mailako ziurtagiria (sarrera): egiaztatzen du gai dela eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren hitz, testu eta lokuzioak ulertzeko eta erabiltzeko, baita esaldi soilak osatzeko ere, berehalako beharrak asetzearren.

        ii) A2 mailako ziurtagiria (plataforma): egiaztatzen du gai dela eguneroko bizitzan oinarrizko maila batean autonomiaz komunikatzeko ahoz eta idatziz, eta gai dela, orobat, aditz-denbora desberdinak dituzten narrazioak ulertu eta idazteko, betiere bere bizipenekin lotutako gaiei buruz.

      3. Erabiltzaile independenteak:

      4. B1 mailako ziurtagiria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR