254/2023 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

244. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 23a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

254/2023 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena. ATARIKOA

Nafarroako Gobernuari dagokio departamentu bakoitzaren egitura organikoa onestea, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeari jarraikiz (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala).

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuaren bidez, ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura.

Era berean, abuztuaren 30eko 73/2023 Foru Dekretuaren bidez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen.

Egokia da, orain, behar bezala garatzea Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzaren egitura.

Foru dekretu honen xedea da Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organiko berria garatzea.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko azaroaren hamabostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

    1. artikulua. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren eskumenen esparrua.

    Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari dagozkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak arlo hauetan esleituak dituen eskumenak:

    1. Segurtasun politikak.

    2. Trafikoa.

    3. Polizia.

    4. Jokoak eta ikuskizunak.

    5. Babes zibila eta larrialdiei erantzutea.

    6. Funtzio publikoa.

    7. Justizia administrazioa.

    8. Delituen biktimei laguntzea.

    9. Delitugileen errehabilitazioa eta birgizarteratzea.

    10. Indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

      2. artikulua. Barneko, Funtzio Publikoko, eta Justiziako kontseilaria.

      1. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak eskudantzia hauek izanen ditu, denak ere foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari loturik: Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen Foru Dekretuak esleitutakoak.

      2. Era berean, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari dagokio kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

    11. Laneko Segurtasuna eta Osasuna Koordinatzeko Batzordekoa.

    12. Nafarroako Babes Zibilerako Batzordekoa.

    13. Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordekoa.

    14. Bide Segurtasunaren Batzordekoa.

    15. Nafarroako Polizien Kontseilukoa.

    16. Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseilukoa.

    17. Nafarroako Jokoaren Kontseilukoa.

    18. Nafarroako Justizia Kontseilukoa.

      3. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari sostengu politiko eta teknikoa emateko, bada Departamentuan kabinete bat zuzenean haren mende, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena.

      3. artikulua. Barneko, Funtzio Publikoko, eta Justiziako Departamentuaren antolamendu orokorra.

      1. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, kontseilariaren goreneko zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

    19. Barneko Zuzendaritza Nagusia.

    20. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

    21. Justizia Zuzendaritza Nagusia.

    22. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzua.

    23. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola Barneko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik gelditu da eta bere funtzionamendurako erregelamenduaren arabera gobernatuko da, irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

      3. Nafarroako Foruzaingoa Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan kokaturik dago, Barneko Zuzendaritza Nagusiari atxikirik. Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legeak eta Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legeak ematen dizkioten eginkizunak burutuko ditu eta haren berariazko arautegian ezartzen den egitura izanen du.

      4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko zuzendaritza nagusiei dagokie, kontseilariaren goreneko zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritako eskudantziak erabiltzea, hain zuzen ere, foru legearen 31. eta 32. artikuluetan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritakoak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala) eta, horietaz gainera, indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkietenak, edo kontseilariak agintzen dien beste edozein.

      5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak honako eskudantzia hauek izanen ditu, foru dekretu honen 1. artikuluan zehazturiko eskumen-esparruan, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren goreneko zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean:

    24. Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan zehazturikoak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala).

    25. Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak, ekonomiaren eta aurrekontuaren arlokoak izan ezik, eta langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoak.

    26. Genero-ikuspegia zeharka aplikatzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

    27. Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legearen arabera aritzea.

    28. Dagozkion eginkizunak betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan zehaztutako informazioaren segurtasun arduraduna den aldetik, informazioaren segurtasunari buruzko indarreko araudia betetzen dela segurtatzeko eta zaintzeko, barnean dela datu pertsonalen babesa; hori guztia Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusiaren esparruan eta Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuarenean.

    29. Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerakoak, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak agintzen dion beste edozein, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

      6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek, Departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, bat etorriz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 35. artikuluarekin, eginkizun hauek izanen dituzte: beren mendeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta sinplifikatzeko printzipioak bultzatu eta sustatzea; eta, halaber, indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkieten edo Departamentuko organo eskudunek haietan deskontzentratzen edo eskuordetzen dituzten beste edozein.

      7. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalek, Departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, bat etorriz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 37. artikuluarekin, eginkizun hauek izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak gauzatzea eta goragoko nagusientzako txostenak eta proposamenak egitea; beren mendeko bulegoek eta unitateek egiten dituzten lanak koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; eta, halaber, Departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako eginkizun guztiak betetzea.

  2. KAPITULUA.–BARNEKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

    1. ATALA.–ESKUMENEN ESPARRU MATERIALA ETA EGITURA

    8. artikulua. Barneko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru material eta funtzionala.

    Barneko Zuzendaritza Nagusiak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, berariaz, honako eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Segurtasun politikak kudeatzea.

    2. Segurtasun publikoaren arloko politikak gauzatzea.

    3. Udaltzaingoen koordinazioa.

    4. Segurtasun, trafiko eta zirkulazioko poliziaren eginkizuna.

    5. Babes zibila, larrialdiak, suteen prebentzioa, su-itzaltzea eta salbamendua.

    6. Joko eta ikuskizun publikoetarako politikak bultzatu, koordinatu eta kudeatzea.

    7. Bide segurtasuneko, trafikoko eta ibilgailu motordunen zirkulazioko politikak kudeatzea.

    8. Indarra duten xedapenek Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari esleitzen dizkiotenak, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan.

      9. artikulua. Barneko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

      1. Barneko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

    9. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

    10. Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

    11. Barneko Giza Baliabideen Zerbitzua.

    12. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

    13. Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzua.

    14. Trafiko Zerbitzua.

      2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola Barneko Zuzendaritza Nagusiari atxikita gelditu da, zerbitzu baten maila organikoa izanen du eta irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuari jarraikiz garatuko da, zeinak onesten baitu Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua.

      2. ATALA.–SEGURTASUN POLITIKAK GARATZEKO ZERBITZUA

      10. artikulua. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren esparru material eta funtzionala.

      Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

    15. Barneko zuzendari nagusiari eta segurtasun arloko gainerako agintariei laguntzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR