250E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Heriotza Duinaren Nafarroako Behatokiaren osaera aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

248. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 250E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Heriotza Duinaren Nafarroako Behatokiaren osaera aldatzen duena. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 5eko 216E/2018 Foru Aginduaren bidez sortu zen Heriotza Duinaren Nafarroako Behatokia, Hiltzeko prozesuan pertsonaren duintasunari dagozkion eskubideei eta bermeei buruzko martxoaren 24ko 8/2011 Foru Legean aitorturiko eskubideen tutoretzaren esparruan parte hartzeko organo egonkorra izateko asmoz.

Foru agindu horren 5. artikuluan (gero Osasuneko kontseilariaren ekainaren 11ko 200E/2019 Foru Aginduaren bidez aldatu zena), organoaren egitura ezarri zen.

Heriotza Duinaren Behatokiaren osaera aldatzea proposatzen da. Hauek dira osaera aldatzeko arrazoiak: batetik, osasun egituretan gertaturiko aldaketei erantzutea, eta bestetik, Heriotza Duinaren Nafarroako Behatokiaren ekintzak gauzatzeko helburua sustatu beharra.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 11ko 200E/2019 Foru Aginduaren 5. artikulua aldatzea. Hortaz, honako hau dioen tokian:

“5. artikulua. Egitura.

1. Heriotza Duinaren Nafarroako Behatokiak kide hauek izanen ditu:

  1. Osasun Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari, osasun arloko eskumena duen departamentuko titularrak izendatuak. Horietako bat lehendakari gisa arituko da, eta beste bat, idazkari.

  2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari bat, osasun arloko eskumena duen departamentuko titularrak izendatua.

  3. Nafarroako osasun zentroetako Osasun Laguntzaren Etika Batzordeetako lehendakariak.

  4. Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen aldeko Elkarteko ordezkari bat.

  5. Esku-hartze Sozialaren Etika Batzordeko ordezkari bat.

  6. Nafarroako Zainketa Aringarrien Elkarteko ordezkari bat.

  7. Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako ordezkari bat.”

    Osaera berri honela geldituko da:

    “5. artikulua. Egitura.

    1. Heriotza Duinaren Nafarroako Behatokiak kide hauek izanen ditu:

  8. Osasun Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari, osasun arloko eskumena duen departamentuko titularrak izendatuak. Horietako bat lehendakari gisa arituko da, eta beste bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR