25/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 31koa, azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 25/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 31koa, azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren. ATARIKOA

Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren.

2020. urtean, hainbat eskumen eskualdatu dira Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren artean. Eskumenen eskualdatze hori hiru arlo hauetan gauzatu da: Erreferentzia Nazionaleko zentroen kudeaketa, lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozesuen kudeaketa eta moduluzko enplegu egiaztagarrirako lanbide heziketako ekimenen exekuzioa. Nafarroako Gobernuari dagokionez, erabaki da aldaketa hori Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak sinatutako hitzarmen baten bidez egitea. Hitzarmen horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren esku uzten dira honako hauek: Energia Berriztagarrien eta Energia-efizientziaren Erreferentzia Nazionaleko Zentroa (CENIFER) zuzentzea eta kudeatzea; Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalak lanbide-prestakuntzaren arloan aurreikusten duen eskumena, egiaztagiri ofiziala lortzea sustatzeko; eta akreditazio prozedurei buruzko eskumenak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prozedura horien gaineko informazio eta orientazio eginkizunei eusten diela. Eskumenen eskualdaketak eskatzen du erakundearen berrantolaketa organikoa, aipatu aldaketetara eta 2021etik aurrerako eginkizun berrietara egokitzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat, eta Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 31n egin bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak aldatzea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren artikulu hauek aldatzen dira: 2.2.b), 19.b) eta e), 20., 21., 22. eta 23. artikuluak. Artikulu horiek honela idatzita geldituko dira:

Lehenbizikoa.–2.2.b) artikulua aldatzen da, eta testua honela geldituko da:

“b) Enplegurako prestakuntza programatzea, kudeatzea eta koordinatzea, Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean”.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR