25/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, familiaren esparrurako laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten duena, familia ugarietan 2018. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, eta horretarako behar den gastua egitea baimentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez, familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren 2016tik 2019ra bitarterako, zehazki, honelakoak erosi edo berritzeko gastuetarako: entzumen protesiak, optikako gaiak (betaurrekoak edo ukipen lenteak, estetikaz bestelako arrazoiengatik behar direnean), ortodontziakoak eta ortopediakoak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak honako eginkizun eta helburu hauek ditu, besteak beste: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezarri zen, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dauden aurrekontuak agortzen direnean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. Familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, 2018. urtean familia ugarietan sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuak ordaintzeko, hau da, entzumen protesiak eta optikako, ortodontziako eta ortopediako gaiak erosteko edo berritzeko behar direnak, Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarri arautzaileekin bat.

  2. 200.000 euroko gastua baimentzea, 2018ko gastuen aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231509 partidaren kargura.

    Diru-laguntzaren xedeko lerro bakoitzerako gehieneko zenbatekoa honako hau izanen da:

    • 10.000 euro, entzumen protesiak erosteko edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR