25/2015 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legea aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako.

FORU LEGEA, NAFARROAKO POLIZIEI BURUZKO MARTXOAREN 23KO 8/2007 FORU LEGEA ALDATZEN DUEN APIRILAREN 10EKO 15/2015 FORU LEGEA ALDATZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legeak Nafarroako Poliziak arautzen dituen martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatu du berriki. Foru lege horrek egindako aldaketek Nafarroako polizia kidegoen lansariei eta lanaldiari eragiten diete, besteak beste.

Apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen azken xedapenetako bigarrenak honakoa agintzen dio Nafarroako Gobernuari: Nafarroako polizia kidegoetako funtzionarioen ordainsariak eta lanaldien araubidea foru legean jasotako irizpideetara egokitu ditzan. Eta egokitzapena gauzatzeko data 2016ko urtarrilaren 1a dela ezartzen du.

Nafarroako Parlamentuaren aginduz garatu beharreko artikuluak Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 50. eta 51. artikuluak dira; apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legeak emandako testuaren arabera, lansarien esparrua Nafarroako polizia kidego desberdinetako lanpostuen ezaugarrietan oinarrituta dago: dedikazioa, erantzukizuna, ordutegia, espezialitatea, prestakuntza teknikoa, agintea, zailtasuna; Nafarroako polizia kidegoetan dauden lanpostuetako bakoitzari atxiki beharko zaizkio kontzeptu horiek, behin zehaztu ondoren.

Horretarako, nahitaezkoa da lanpostuen azterketa egitea, apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legeak berak, martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeari bederatzigarren xedapen gehigarria eransten dion 45. idatz-zatian, xedatzen baitu enplegu bereko lanpostuen artean gerta daitezkeen gehieneko aldeak ehuneko 7koak izanen direla, sindikatuetako ordezkariekin negoziatuko direla eta lanpostu bakoitzaren eta haren berezitasunen azterketa egin ondoren ezarriko direla.

Hau da, aldatzeko proposamenaren xede den lege testuak berak ezartzen du zein diren Nafarroako polizien ordainsarien araubidea erregulatuko duen xedapen orokorra egiteko gainditu beharko diren faseak. Arau horrek indarra hartu ondoren, ordea, lanpostuen azterketa hori hasi ere ez zen egin, eta, horrenbestez, azterketa hori ez dugunez, Parlamentuak agindutakoa bete gabe gelditu daiteke; ezinbestekoa da beraz Nafarroako Gobernuari epe luzeagoa eta nahikoa ematea lanpostuen azterketa hori egiteko, Nafarroako polizien lansarien eta lanaldiaren araubidea behar adina segurtasun juridikorekin garatzeko beharrezkoa delako, etorkizunerako xedapen egonkor...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR