247/2018 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi eta 2018-2021 aldirako jarduketa programa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ura nekazaritzan erabiltzen diren nitratoen kutsaduratik babesteko, Kontseiluaren 1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentaraua onetsi zen.

Zuzentarau hori Espainiako antolamendu juridikoan txertatu zen ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren bidez.

Errege dekretu horrek 4. artikuluan ezartzen duenez, autonomia erkidegoetako organo eskudunek epe egoki batean eta, gutxienez ere lau urtean behin, aztertu eta, kasua bada, aldatu edo handitu egin beharko dituzte kutsa daitezkeen eremuak, izendatu ziren unean aurreikusi ez ziren aldaketa edo faktoreak kontuan hartzeko. Nafarroako Foru Komunitatean, urriaren 21eko 220/2002 Foru Dekretuaren bidez, nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen uren eremuak zehaztu ziren eta jarduera programa onetsi zen.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren bidez, ekainaren 5eko 188/2006 Foru Agindua eman zuen, eta kutsa daitezkeen eremu horiek mantentzea onetsi; izan ere, 2006an iraungi zen 4 urteko lehen epealdia.

Gero, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 20an emandako 128/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako nitratoez kutsa daitezkeen eremuak berrikusi ziren, beste eremu bat gehitu zen (Zidacos arroko ureztalurrak), Cortesko eta Fontellasko udalerrietan lehendik zeuden ureztalurretakoak handitu ziren eta Vianako azalera kendu egin zen kutsatzen ahal den eremutik. Aldaketa horiek egiteko aintzat hartu zen udalerri horietako lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioaren bilakaera. Gainera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 30eko 518/2009 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako jardueretako nitratoez kutsa daitezkeen uren eremuetarako 2018-2021 aldirako jarduketa programa onetsi zen.

2013an, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 19an emandako 501/2013 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako nitratoez ura kutsatua izan dezaketen eremuak berrikusi eta 2014-2017 aldirako jarduketa programa onetsi zen. Robo ibaiaren azaleko ur masaren arro-isurialdearekin zerikusia duen beste eremu kutsagarri bat deklaratzen da, eta 1. eremua kentzen da kutsatzen ahal diren eremuetatik, Mendabiako udalerria ukitzen zuena. Aldaketa horiek egiteko aintzat hartu zen Nafarroako azaleko eta lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioaren bilakaera.

Beste alde batetik, 261/1996 Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Nekazaritza, Arrantza eta Ingurumen Ministerioak eskumena duela nekazaritzako nitratoen ondorioz kutsaduraren eraginpean dauden edo hala egoteko arriskua duten ur masak definitzeko. 4. artikuluak ezartzen du autonomia erkidegoek lurzoruak kutsa daitezkeen eremutzat joko dituztela baldin eta jariatze-urak edo iragazpenak eragina izan badezake kutsaduraren eraginpean dauden edo hala egoteko arriskua duten uretako nitratoaren bidezko kutsaduran.

Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak 2016an nekazaritzako nitratoez kutsatutako eremuak eragiten dituzten ur masak zehaztu zituen, edo horren arriskua dutenak, eta horren berri eman zion Europako Batzordeari.

Zehaztapen hori oinarri hartuta eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak bidalitako dokumentazio kartografikoa kontuan hartuta, bidezkoa da kutsa daitezkeen eremuak izendatzea 2018-2021 lau urteko epealdirako. Izendapen berri horrek lurpeko zein azalerako ur masekin zerikusia duten eta kutsatzen ahal diren eremuen azalera hedatu du.

Orain, asmoa da jarduketa programa eguneratzea eta foru agindu honetan aipatzen diren eremu deklaratuetan aplikatzea.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko azaleko zein lurpeko ur masekin zerikusia duten hiru eremu hauek Nafarroan kutsa daitezkeen eremu izendatzea:

    1. 2. eremua: Tutera eta Alagón arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masarekin (052) zerikusia duen eremu kutsagarriaren azalera handitzen da, Lodosa eta Tutera arteko Ebroko alubioiaren lurpeko ur masak (049) ukitutako eremua ere barnean har dezan. Eremu horrek honako udal-mugarte hauetan nekazaritzako jarduera duten katastro-lurzatien multzoa hartzen du: Ablitas, Arguedas, Bardea, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cascante, Castejón, Corella, Cortes, Fontellas, Funes, Fustiñana, Martzilla, Milagro, Murchante, Murillo el Cuende, Erriberri, Azkoien, Ribaforada, Santakara, Tutera, Valtierra eta Villafranca, baldin eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren arabera ureztalurraren kategoria badute lurpeko 052 eta 049 ur masen gainean mugatutako eremuan. Halaber, eremu kutsagarriaren inguratzailearen barnean ureztalurrean lekunetzat jotzen diren lurzatiak ere hartzen ditu, beren katastroko kalifikazioa edozein dela ere.

    2. 3. eremua: Zidakosko alubioiaren lurpeko ur masarekin (090.051) zerikusia duen eremu kutsagarria Zidakos ibaiaren arrora handitzen da, “Zidakos ibaia, haren sorburutik Zenborain ibairaino” azaleko ur masa (292) eta “Zidakos ibaia, Zenboraindik bokaleraino” azaleko ur masa (094) ukitutzat jo baitira. Eremu horrek honako udal-mugarte hauetan nekazaritzako jarduera duten katastro-lurzatien multzoa hartzen du: Añorbe, Artaxoa, Barasoain, Beire, Biurrun-Olkotz, Caparroso, 106. fazeria, 107. fazeria, Garinoain, Leotz, Lerga, Murillo el Cuende, Noain, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, San Martin Unx, Santakara, Tafalla, Tirapu, Uxue eta Untzue. Haien maldak Zidakos ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura.

    3. 4. eremua: “Robo ibaia, errekaren sorburutik Arga ibaian duen bokaleraino” azaleko ur masaren (95) arro-isurialdea. Eremu horrek honako udal-mugarte hauetan nekazaritzako jarduera duten katastro-lurzatien multzoa hartzen du: Adios, Añorbe, Biurrun-Olkotz, Zizur, Eneritz, Galar, Legarda, Muruzabal, Obanos, Gares, Tirapu, Ukar eta Uterga. Haien maldak Robo ibaira doazen erreka-zulo eta ibilguetara eramaten du azaleko ura.

    Nekazaritzako nitratoen eraginpeko eremu kutsagarritzat jotako lurralde azalerak Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituran (IDENA: http://idena.navarra.es) argitaratutako informazio geografikoan ageri dira. http://idena.navarra.es).

  2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatean ingurumen arloan eskumena duen departamentuak lanean jarraituko du barruti hidrografikoekin koordinatuta, ur kalitatearen laginketa eta jarraipen programa garatzen eta gauzatzen. Horren barrenean sartuko dira ur laginak hartzea eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR