243/2015 FORU DEKRETUA, urriaren 14koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa hein batean aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez (142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 23an), Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura ezarri zen, baita departamentu bakoitzari zegokion eskumen esparrua ere. Foru dekretu hori lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuak aldatu zuen (156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 12an).

Era berean, abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.

Abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Dekretu hori 2015eko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ean.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretu horren bidez onetsitako egitura birmoldatzea proposatu du.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 14ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Hein batean aldatzen da abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, era honetan:

Bat. 73. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“73. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu Nafarroako Toki Administrazioaren arloan. Berariaz, hauexek dagozkio:

  1. Tramiteko ebazpenak, Nafarroako udalerriak mugatzeari buruzko espedienteetan.

  2. Tramiteko ebazpenak, Nafarroako udalerrien mugapeak aldatzeko espedienteetan.

  3. Tramiteko ebazpenak, Kontzejuak eta Barruti Administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteetan.

  4. Toki entitateei baimena ematea Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 138.1 artikuluak aipatzen dituen ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzeko.

  5. Toki entitateak baimentzea kreditu operazioak egin ditzaten, indarreko araudian ezarritako baldintza eta zehaztapenetan.

  6. Nafarroako toki entitateei konpentsazio ekonomikoa ematea toki-tributuetan hobari fiskalak onesteagatik.

  7. Udal zerbitzuak monopolio araubidean emateko onespena.

  8. Saneamendu kanonarengatik eta batera emandako zerbitzuengatik toki entitateek ordaindu gabe dituzten diru-kopuruen ordezko ordainketa, eta toki entitateen batasun bateko partaide diren udalek bidegabeki ordaindu gabe utzi dituzten diru-ekarpenen ordezko ordainketa.

  9. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiarioari buruzko espedienteetan Nafarroako Gobernuak haren esku uzten dituen jarduketak.

  10. Toki azpiegituren planak erregulatzen dituzten arauek Foru Komunitateko Administrazioari esleitzen dizkioten eskumenak, Nafarroako Gobernuari edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko titularrari esleitzen zaizkionak izan ezik.

  11. Gastuak baimentzea eta xedatzea, eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea zuzendaritza nagusiari dagozkion arloetan.

  12. Nahitaez desjabetzeko, Zuzendaritza Nagusi honen eskumenekoak izanik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkion jarduketak.

  13. Haren esku uzten diren gainerakoak.”

    Bi. 74. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “74. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

    Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

  14. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua.

  15. Toki Azpiegituren Zerbitzua.

  16. Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzua.”

    Hiru. 2. atala aldatzen da. Hona testu berria:

    “2. ATALA

    Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua”

    Lau. 75. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “75. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren esparru materiala.

    Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak eginkizun eta eskudantzia hauek izanen ditu:

  17. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lankidetzan.

  18. Neurriak aztertzea, toki entitateek finantzabide egonkor eta nahikoa izan dezaten.

  19. Nafarroako Gobernuko departamentuekin lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.

  20. Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.

  21. Toki entitateen kredituko baimenak kudeatzea.

  22. Transferentzia Arrunten Funtsa eta hura banatzeko formula prestatu eta kudeatzea.

  23. Kapital Transferentzien Funtsaren kudeaketa ekonomikoa.

  24. Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.

  25. Kudeaketa ekonomikoaren arloan, kontabilitatearen arloan eta inbertsioen eta zerbitzuen arloan, toki entitateei aholku ematea.

  26. Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.

  27. Zuzendaritza Nagusiko informazio ekonomikoa ustiatzea.

  28. Toki Araubideko Foru Batzordeari eta Lurralde Mugaketaren Batzordeari laguntza ematea ekonomia gaietan.

  29. Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.”

    Bost. 76. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “76. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren egitura.

    Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

  30. Kudeaketa Ekonomiko-finantzarioaren Atala.

  31. Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atala.

  32. Aurrekontu eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atala.”

    Sei. 77. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “77. artikulua. Kudeaketa Ekonomiko-finantzarioaren Atalaren esparru materiala.

    Kudeaketa Ekonomiko-finantzarioaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:

  33. Transferentzia Arrunten Funtsaren banaketa eta ondoko ordainketa finkatzea.

  34. Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.

  35. Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.

  36. Toki entitateentzako kreditu baimenen tramitazioa eta txostenak egitea.

  37. Toki entitateen egoera ekonomiko finantzarioari buruzko txostenak prestatzea kredituko entitateentzat.

  38. Transferentzia Arrunten Funtsaren afektazioak kontrolatu eta kudeatzea.

  39. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak tramitatu beharreko espedienteen bideragarritasun txostenak eta azterlan ekonomikoa.

  40. Toki entitateek, indarreko araudia betez, aurkeztu beharreko plangintza ekonomiko eta finantzarioen onespena eta segimendua.

  41. Aurrekontuaren egonkortasunaren gaineko aholkularitza.

  42. Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.

  43. Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.”

    Zazpi. 78. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “78. artikulua. Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalaren esparru materiala.

    Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:

  44. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lankidetzan.

  45. Nafarroako Gobernuko departamentuekin lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.

  46. Zuzendaritza Nagusiaren diru-sarrera eta gastuen administrazio zirkuituak ezartzea.

  47. Banaketa kontua eta horko zorren geroratzea kudeatzeko, Zuzendaritza Nagusiari dagozkion lanak.

  48. Toki entitateen inbertsioei buruzko espedienteen azterketa ekonomikoa eta bideragarritasunaren gaineko txostenak egitea, diru-laguntzei buruzko arauei jarraikiz.

  49. SAP-GE`21 sisteman sartutako Azpiegituren Planak Kudeatzeko (APK) sistema kudeatzea.

  50. Toki entitateetatik datorren informazioa kudeatzea, IDECAL...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR