240/2022 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez 50.000 euroan handitzen baita toki entitateentzako dirulaguntza-deialdi batean 2022rako baimendutako gastua, hain zuzen, bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen duten proiektuak aurrera eramateko deialdiari dagokiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 240/2022 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez 50.000 euroan handitzen baita toki entitateentzako dirulaguntza-deialdi batean 2022rako baimendutako gastua, hain zuzen, bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen duten proiektuak aurrera eramateko deialdiari dagokiona. Eskubide Sozialetako kontseilariak apirilaren 27an emandako 89/2022 Foru Aginduaren bidez, toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onetsi zen, 2022. urtean bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen duten proiektuak aurrera eramateko.

Foru aginduaren hirugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, 50.000 euroan gehienez ere, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Aurkeztutako espedienteak baloratu ondoren, ondorioztatu da baimendutako aurrekontu-kreditua ez dela nahikoa, eta, beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua 50.000 euro handitzea.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren txostena.

Horrenbestez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Bizitza pertsonala, familia eta lana...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR