24/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, honako hau aldatzekoa: 54/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, zeinaren bidez onesten baitira ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 24/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, honako hau aldatzekoa: 54/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, zeinaren bidez onesten baitira ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko. 2016-2017 ikasturteaz geroztik, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren bidez arautu da ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartzeko prozesua, funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan.

Ikasleak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetan onartzeko prozedura batera egiten da bi irakasmailatarako: batetik, derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzak, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako heziketa zikloen kasuan; eta, bestetik, goi mailako irakaskuntzak, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako goi mailako heziketa zikloen kasuan.

Onarpen prozesu horiek batera egiteak, baina, agerian utzi du beharrezkoa dela prozesuok bereiztea, erdi mailako heziketa zikloetarako onarpen prozesu bat eta goi mailako heziketa zikloetarako beste onarpen prozesu independente bat egon daitezen. Izan ere, horrek ahalbidetuko du derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetako, batxilergoko eta erdi mailako heziketa zikloetako onarpen prozesuetako egutegiak moldatzea, bai eta goi mailako heziketa zikloetako onarpen prozesuko egutegia egokitzea goi mailako beste irakaskuntza batzuetako egutegira, hala nola unibertsitate ikasketak.

Horregatik guztiagatik, aldatu behar da 54/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, zeinaren bidez onesten baitira ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR