24/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, maiatzaren 15eko 21/2020 Foru Agindua aldatzen duena. Aurreko foru agindu horren bidez neurriak ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei edo antzekoei buruz, bai eta urruntze fisikoko, babeseko eta prebentzioko neurri jakin batzuk gogorarazi ere, trantsizio prozesuaren egungo fasean sartzen diren jarduerei dagokienez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

111. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 25a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 24/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, maiatzaren 15eko 21/2020 Foru Agindua aldatzen duena. Aurreko foru agindu horren bidez neurriak ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei edo antzekoei buruz, bai eta urruntze fisikoko, babeseko eta prebentzioko neurri jakin batzuk gogorarazi ere, trantsizio prozesuaren egungo fasean sartzen diren jarduerei dagokienez. 2020ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, eman zen argitara maiatzaren 15eko 21/2020 Foru Agindua, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako “aisialdiko etxabe”, “pipero” edo “elkarte gastronomiko” deiturikoei edo antzekoei buruzko jarraibideak ematen dituena, eta urruntze fisikoko, babeseko eta prebentzioko neurri jakin batzuk gogorarazten dituena, trantsizio prozesuaren egungo fasean sartzen diren jarduerei dagokienez.

Foru agindu horren lege oinarria maiatzaren 9ko SND/399/2020 Agindua da, zeinean ez baita inolako erregulaziorik lokal mota horren gainean; izan ere, mota horretako lokalak pribatuak dira, bai, baina ezin dira bizileku partikularren parekotzat jo, erabilera kolektiboko lokaltzat hartu behar baitira, ulertuta elkartzeko, jostetarako, aisialdirako eta gastronomiarako lokalak direla, familia unitate desberdinetako jabeak dituztela, eta, gainera, asko erabiltzen direla, erabiltzaileak maiz eta txandaka joaten baitira horietara.

Maiatzaren 15eko 21/2020 Foru Agindua judizialki berretsi zuen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak 2020ko maiatzaren 18an emandako 27/2020 Autoaren bidez.

Foru aginduan aurreikusten zen jarduerak etetea 1. fasean soilik. Halere, Nafarroako Foru Komunitatean 2. fasea hasi da zenbait mugapen ezarrita, Osasun Ministerioak horiek onetsi ondoren; horietako bat da, hain zuzen ere, lokal mota horretan jarduerak etenda jarraitzea 2. fasean, datu epidemiologikoen arabera kutsapenerako arriskua dagoelako oraindik, eta lokal mota horren kasuan, pribatuak eta erabilera intentsibo eta kolektibokoak direnez, zaila delako kontrolatzea segurtasun baldintza zorrotzak betez irekiko direla (ostalaritzako lokalei eskatzen zaien bezala), populazioa arriskuan jar dezaketen balizko kutsapenak ekiditeko.

Maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduan ere, normaltasun berri baterako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR