24/2015 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, ondoko foru lege hau aldatzekoa: 21/2014 Foru Legea, azaroaren 12koa, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa formula 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ONDOKO FORU LEGE HAU ALDATZEKOA: 21/2014 FORU LEGEA, AZAROAREN 12KOA, TOKI OGASUNEK TRANSFERENTZIA ARRUNTEN BIDEZ NAFARROAKO TRIBUTUETAN PARTE HARTZEKO DUTEN FUNTSAREN ZENBATEKOA ETA BANAKETA FORMULA 2015EKO ETA 2016KO AURREKONTU-EKITALDIETARAKO EZARTZEN DITUENA.

ZIOEN AZALPENA

Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legea 2014ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an.

Foru lege horren 2. artikuluan funtsaren zuzkidura arautzen da, eta 2. idatz-zatian 2016ko ekitaldian eguneratzeko formula bat jasotzen da.

Gure toki entitateen egoera ekonomikoa dela eta, eta kontuan harturik betetzen dituzten eskumenen garrantzia eta kopurua, beharrezkoa da funtsaren zuzkidura handitzea 2016ko ekitaldian, Foru Komunitateko kontsumoko prezioen indize eguneratua (ekainetik ekainera hartua) gehi ehuneko biko igoera aplikatuta. Horrela, 2011ko aldaketa egin baino lehenagoko irizpidea berreskuratuko da; ez da ahaztu behar aldaketa horrek nabarmen murriztu zuela Nafarroako toki entitateen jasangarritasun finantzarioa.

Bestetik, bidezkoa da foru lege horren 7. artikuluko e) letra kentzea, hain zuzen ere hautetsiei karguan aritzearen ondorioz ordaindutakoagatik Nafarroako udalei ematen zaien konpentsazioa baliogabetu edo atxikitzeari buruzkoa; izan ere, Nafarroako Kontseiluak irizpen batean adierazi zuenez, ez dirudi neurri hori bateragarria denik Konstituzioak eta Nafarroako toki araubideak toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsari ematen dioten eginkizun garrantzitsuarekin. Gainera, letra horren oinarrian, ez betetzeak zehazten dituen sisteman alegia, ageriko gabeziak daude zehapen araua gidatu behar duten printzipioei dagokienez, hala nola: segurtasun juridikoa, motak, erantzukizuna, errugabetasun presuntzioa, defentsarako bermeak, irmoak ez diren zehapenen eraginkortasun eza eta proportzionaltasuna.

Artikulu bakarra. Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legearen aldaketa.

Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR